John Dryden (Aldwincle, Northamptonshire, 1631ko abuztuaren 19agreg./abuztuaren 9ajul. - Londres, 1700eko maiatzaren 12agreg.maiatzaren 1ajul.) ingeles idazlea izan zen. Ingeles antzerkia indarberritzen saiatu zen 30 urte luzez. Bere antzerki-obretan (hogeita hamarren bat) tradizio ingelesa eta frantses idazleen eragina uztartu zituen. Aipagarriak dira, besteak beste, Ensay of dramatic poesy (1668, Poesia dramatikoari buruzko saiakera), The rival ladies (1663, Emakume etsaiak), The maiden queen (1667, Erregina birjina), The Spanish friar (1681, Fraide espainiarra), The indian emperor ( 1667, Enperadore indiarra), eta Absalom and Achitophel (1681-1682, Absalon eta Atxitofel) antzerki-obrak, eta Virgilioren hainbat itzulpen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
