Jane Eyre, jatorriz Jane Eyre: Autobiografia Bat, ingelesez: Jane Eyre: An Autobiography, Charlotte Brontë ingeles idazlearen eleberri bat da. 1847ko urriaren 16an Londresko Smith, Elder & Co. argitaletxean argitaratu zuen, Currer Bell izen faltsupean, eta berehalako arrakasta izan zuen.
Autobiografiatzat har daiteke, egileak Constantin Heger izeneko belgikar irakasle batekin maitasun sekretua baitzuen.
Lehenbiziko eleberri feministatzat jo izan da.[erreferentzia behar]
Argumentua
Umezurtz haurtzaro zaila igaro izanaren ondorioz Jane Eyre neska gazteak izaera kementsua zuen, lehenbizi oso maitakorra ez zen Reed izebaren ardurapean, hari aurre egin eta horregatik Lowood eskolara bidaliko dute, azkenean Thornfield Hall jauretxean Rochester jauntxoaren alabaren haurtzain bilakatu zen arte. Piskanaka Jane Eyre eta Rochester elkarrekin maiteminduko dira, baina Rochesterren jauretxeak eta bizitzak misterio izugarri baten ezkutaleku dira.
Zinema
Kanpo estekak
- Jane Eyre - Gutenberg Proiektua (Ingelesez)
- Audioliburua MP3 - Jabego Publikoa (Ingelesez)
- Jane Eyre PDF, PDB eta LIT formatuetan (Ingelesez)
