James Monroe AEBetako 5. lehendakaria izan zen 1817 eta 1825 urteen artean. Lehendakaritzara iritsi aurretik gudari, abokatu, kongresuaren ordezkari kontinentala, senatari, jaurlari, estatuko idazkari eta defentsa idazkari ere izan zen.
Aginpidean egon zen garaian AEBk Amerikako herrialde burujabe berriak onartu zituen. Monroe doktrina sustatu zuen, "Amerika amerikarrentzat" esapidean oinarritzen zena. Helburua Hego Amerika europarren helburu kolonialistetatik babestea izan zen. Denborarekin, doktrina hori Estatu Batuek gaur egun Hego Amerika osoan duten aginpidea zabaltzeko aitzakia bihurtu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
