factograf
EU
Sign in

Isaac Stern

Isaac Stern

Key facts

jaiotza data1920(e)ko uztailaren 21(a)
heriotza data2001(e)ko irailaren 22(a)
jarduerabiolin-jotzaile, orkestra zuzendari, idazle
heriotza lekuaNew York
ezkontideaNora Kaye
genero artistikoamusika klasiko
All data from the card 15
Jaiotza
Kremenets (en) , 1920ko uztailaren 21a
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua
Western Addition (en)
Heriotza
New York, 2001eko irailaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekua
Morningside Cemetery (en)
Heriotza modua
berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Ezkontidea(k)
Nora Kaye (1948ko azaroa - 1949)
Seme-alabak
ikusi David Stern (en)
Heziketa
San Francisco Conservatory of Music (en) (1928 - 1931)
Hizkuntzak
ingelesa
Irakaslea(k)
Louis Persinger
Jarduerak
biolin-jotzailea, orkestra zuzendaria, idazlea eta musikaria
Kidetza
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa
musika klasikoa
Musika instrumentua
biolinaVicomte de Panette (en)

Isaac Stern (ukraineraz: Исаак Стерн, errusieraz: Айзек Стерн; Kremenets, Ukraina, 1920ko uztailaren 21a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2001eko irailaren 22a) biolin-jotzailea izan zen.

Ukrainan jaioa, estatubatuar herritartasuna zuen, gurasoak San Frantziskora (Ameriketako Estatu Batuak) joan baitziren Sternek urtebete zuela. Biolina Naoum Blinderrekin eta Louis Persingerrekin landu zuen, eta hamabost urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua (Brahmsen biolinerako kontzertua San Franciscoko Orkestra Sinfonikoarekin). New Yorken Pierre Monteuxen zuzendaritzapean jo ondoren, errezital ahaztezina eskaini zuen Carnegie Hallen. Gerra ondoren, bira bat egin zuen Europan zehar, eta Luzerna, Prades eta Edinburgoko jaialdietan jo zuen. Ganbera-musikan ere nabarmendu zen, Pablo Casalsek Leonard Rose eta Eugène Istominekin osatu zuen hirukotean. Maisutasun handiz jo zituen Bach, Vivaldi, Bartok, Prokofiev eta Stravinskiren lanak, eta Mozart, Beethoven, Paganini, Mendelssohn, Txaikovski, Brahms eta Bruchen pianorako kontzertuak ere sartzen zituen bere errepertorioan. Teknika liluragarria eta doinu indartsu eta beroa ziren Sternen ezaugarriak, eta XX. mendeko biolin-jotzaile handienetako bat bihurtu zen trebetasun horiei esker.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 39 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article