factograf
EU

Iron Eagle

Key facts

argitaratze-data1986(e)ko uztailaren 3(a)
honako hau dafilm
genero artistikoaekintza-film
All data from the card 16
Argitaratze-data
1986
Izenburua
Iron Eagle
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en)
Genero artistikoa
ekintza-filma, thrillerra eta gerra-filma
Iraupena
Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Kolorea
koloretakoa
Grabazio lekua(k)
Kalifornia
Zuzendaria(k)
Sidney J. Furie (en)
Konpainia ekoizlea
TriStar Pictures
Edizioa
George Grenville (en)
Musikagilea
Basil Poledouris
Argazki-zuzendaria
Adam Greenberg
Kontakizunaren tokia
Ameriketako Estatu Batuak
Argumentu nagusia
Hegazkintza

Iron Eagle (euskaraz Burdinezko Arranoa), 1986ko Sidney J. Furie kanadar zinema zuzendariak zuzendu eta Kevin Alyn Elders gidoilariarekin batera idatzitako ekintza film bat da. Louis Gossett Jr., Jason Gedrick, David Suchet, Larry B. Scott, Caroline Lagerfelt eta Tim Thomerson aktoreek antzeztu zuten. Basil Poledouris musikagileak soinu banda konposatu zuen.

Gai berdina eta antzeko istorioa duen Top Gun film ospetsuarekin batera urte berean estreinatu izanak ez zion batere mesederik egin, halere diru etekin handiak izan zituenez, Iron Eagle II, Aces: Iron Eagle III (1992) eta Iron Eagle on the Attack (1995) jarraipenak izan zituen.

Argumentua

Doug Masters (Jason Gedrick) jet hegazkin bat pilotatzen auto bat gidatzen baina lehenago ikasi duen 18 urteko gazte bat da. Betidanik, Ted (Tim Thomerson) aitaren antzera pilotu izan nahi du, baina bere nota txarrak direla eta, AEBetako Indar Armatuetako Akademiak ez dio izen ematerik laga. Orain Doug gerra pilotu kementsu bat dela erakusteko prest dago, eta itxuraz dirudiena baina askoz ere helduagoa. Izan ere, mutilak bere aitaren gerra-hegazkina Mediterraneo kostaldeko Bilya herrialdean patruilatzen ari zela bertako gerra-hegazkinek jo eta lurreratu dutela jakin berri baitu, aita preso hartuz.

Aktoreak

  • Louis Gossett Jr.: Charles "Chappy" Sinclair kolonela
  • Jason Gedrick: Doug Masters
  • David Suchet: Akir Nakesh kolonela, Defentsa Ministroa
  • Shawnee Smith: Joenie
  • Melora Hardin: Katie
  • Larry B. Scott: Reggie
  • Lance LeGault: Edwards jenerala
  • Tim Thomerson: Ted Masters kolonela
  • Caroline Lagerfelt: Elizabeth Masters
  • Robert Jayne: Matthew "Matt" Masters
  • Jerry Levine: Tony
  • Robbie Rist: Milo Bazen
  • Michael Bowen: Knotcher
  • David Greenlee: Kingsley
  • Tom Fridley: Brillo
  • Rob Garrison: Packer

Read next

In 20 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article