factograf
EU

Iggy Pop

Iggy Pop

Key facts

jaiotza data1947(e)ko apirilaren 21(a)
alma materMichigango Unibertsitatea
jardueraabeslari, aktore, gitarra-jotzaile
jaiolekuaMuskegon
jasotako sariaArte eta Letren zalduna
genero artistikoarock
All data from the card 17
Jaiotzako izen-deiturak
James Newell Osterberg
Jaiotza
Muskegon, 1947ko apirilaren 21a (79 urte)
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza
ingelesa
Ezkontidea(k)
Wendy Weissberg (en) (1968 - 1968)Suchi Asano (en) (1984 - 1999)Nina Alu (en) (2008 -
Seme-alabak
ikusi Eric Benson (en)
Heziketa
Michigango Unibertsitatea Pioneer High School (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
abeslaria, aktorea, gitarra-jotzailea, kantugilea, estudioko musikaria, rock musician (en) , konpositorea eta musikaria
Jasotako sariak
ikusi Arte eta Letren zalduna (2003ko uztailaren 24a) Arte eta letren komendadorea (2017ko apirilaren 24a) Officier des Arts et des Lettres‎ Polar Music Prize (2022)
Kidetza
The StoogesThe TrollsThe Prime Movers
Izengoitia(k)
Iggy Pop
Ezizena(k)
iguana
Genero artistikoa
rockhard rockproto-punk (en) garage rockpunkGlam rockpostpunkrock alternatiboa
Ahots mota
baritonoa
Musika instrumentua
gitarraperkusio instrumentuagitarra akustikoagiltzadiaahotsa
Diskoetxea
Arista RecordsI.R.S. Records (en) A&M RecordsChrysalisFat Possum RecordsVirgin RecordsRCAElektra RecordsVirgin Music (en)

Iggy Pop abeslari estatubatuarra da, punk rock munduan oso ezaguna.

Jatorrizko izena James Newell Osterberg, Jr. du eta, James Newell Osterberg berari bezalaxe, berritzaileen ohorezko tokia gordetzen zaio punk rockaren munduan.

Biografia

1960ko hamarkadaren bukaeran eta 1970ekoaren hasieran, The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda horrek bere zuzeneko aurkezpenetan, Iggyk eszenategitik publiko gainera salto egiten zuenean, edo haragi gordina eta kakahuete manteka erabiliz bere gorpua igurtzitzen zuenean. Botilak hautsi eta beiraz zartatzen zuen bere burua eta ondorengo urteetan artista askok imitatu egin zuten.

Muskegon (Michigan) izan zen bere jaiolekua, baina Ann Arbor-en bizi zen nerabe zen bitartean. Bateria jotzen hasi zen institutuko hainbat bandatan. Haietako bat zen The Iguanas eta talde hartantxetik hartu zuen Iggy ezizena.

Blues zaletasun handiaz, Chicagora (Illinois) joan ohi zen behin baino gehiagotan hori ikasteko. Garai hartan osatu zuten The Psychedelic Stooges eta bere izena aldatzen joan zen, Iggy Stooge hasieran, Iggy Pop geroxeago. Bi urte entsaiatzen aritu eta gero, aurkezpena egin zuten Ann Arborren.

1968an editatu zuten lehen diska. Hasierako bi lanak The Stooges eta Fun House izan ziren eta ez zuten merkatuan arrakasta handirik lortu. Hala ere, diska horien eragina handia izan zen punk mugimendu sortu berrian. Dena dela, garai hartarako heroinak harrapatu zuen Iggy eta banda desegin egin zen.

David Bowie abeslariak ekoitzi zien Raw Power albuma Ingalaterran, probokoazioa eta sentsualitate karga handiko diska eta punk rock eremuan kokatzen den lehenengoetakoa. Search and Destroy ezaguna dago lan horretan. Arazo ugari izan zen diska ateratzean: azala Bowieren manager Tony DeFriesek aukeratu zuen eta nahasketak Los Angelesen egin ziren. Iggyren ideia beste zerbait zen eta zeresana piztu zen. Rough Power izeneko bertsio "pirata" bat ere merkaturatu zen, Iggyren nahasketak barneratuta. 1997an Sonyk bere gustuko bertsioa berreditatu zion, gitarra eta bateriari protagonismo handiagoa emanez.

Taldeak berriro biltzea erabaki zuen, baina arazoak ez ziren bukatu: Dave Alexander ez zen proiektuan sartu, alkohol arazo handiak baitzituen (horrexen ondorioz hil zen 1975ean). Ron Ashetonek, berriz, gitarra utzi eta baxua hartu zuen eta gitarra jotzaile berria Williamson izan zen. Bowieren laguntza artean han zen, baina Iggy gero eta okerrago zegoen. The Stoogesen azken kontzertuan kideek motero talde batekin borrokan ibili ziren eta Iggyren adikzioak etenaldi luze bat ireki zuen ondoren.

1977an, Iggyk eta Williamsonek Kill City albuma grabatu zuten. The Stoogesen garaiko abestiak zeuden, I Got Nothin bezala, eta askok The Stoogesen lana kontsideratzen dute eta ez Iggy eta Williamsonena.

David Bowie eta Iggy Berlinera joan ziren bizitzera, biak ere kokainaren adikzioari alde egiteko asmoz; garai hartan, Bowiek esnea eta kokaina besterik ez omen zuen hartzen. Bere laguntzaz berriro ere The Idiot eta Lust for Life kaleratu zituen Iggyk. Publikoak pozik hartu zituen.

1979 eta 1982 artean Party eta Zombie Birdhouse segitu zuten, arrakasta handirik gabe. 1983an itzuli zen berriro, heroina baztertuta, jada. Ezkondu eta Blah Blah Blah atera zen (new wave). Instinct hurrengo lanaz rockera itzuli zen.

Brick by Brick albumak aupatu zuen, Guns n' Roses taldeko Slash eta Duff McKaganekin elkarlanean, edo B-52'seko Kate Piersonekin. Main Street Eyes, I Won't Crap Out edo The Undefeated izan ziren ezagunak egingo ziren abestietako batzuk.

1993an, American Caesar atera zen, rock and rolla berriro danba-danba. Bertan sartu zuten Iggyk aspalditik zuzenean jotzen zuen Louie Louieren bertsioa.

2003ko lanean berriro joan ziren biltzen The Stoogeseko kideak, hainbat lan egiteko. Azkenean gira bat antolatu zuten eta hasierako diskak, The Stooges eta Funhouse, jo zituzten batez ere.

2007an The Stooges taldeak The Weirdness aurkeztu zuten, taldeak sinaturiko lehen lana 1973az geroztik.

Zinean ere aritu da, bai aktore lanetan, bai filmei musika jartzen.

Diskografia

Estudio albumak

The Iguanas taldearekin

  • Jumpin With (1964)

The Stooges taldearekin

  • The Stooges (1969)
  • Fun House (1970)
  • Raw Power (1973)
  • The Weirdness (2007)
  • Ready to Die (2013)

James Williamsonekin batera

  • Kill City (1977)

Bakarkako lanak

  • The Idiot (1977)
  • Lust For Life (1977)
  • New Values (1979)
  • Soldier (1980)
  • Party (1981)
  • Zombie Birdhouse (1982)
  • Blah Blah Blah (1986)
  • Instinct (1988)
  • Brick by Brick (1990)
  • American Caesar (1993)
  • Naughty Little Doggie (1996)
  • Avenue B (1999)
  • Beat 'Em Up (2001)
  • Skull Ring (2003)
  • Préliminaires (2009)
  • Après (2012)
  • Post Pop Depression (2016)
  • Free (2019)
  • Every Loser (2023)

Read next

In 61 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article