factograf
EU

Haurride

Haurride

Haurridea guraso bereko senideak dira.

Gizonezko batentzat, bere gurasoen beste semeetako bakoitzak anaia du izena; emakumezko batentzat, berriz, bere gurasoen semeetako bakoitzak neba du izena.

Era berean, gizonezko batentzat, bere gurasoen alabetako bakoitzak arreba du izena eta; emakumezko batentzat, bere gurasoen beste alabetako bakoitzak ahizpa izena du.

Hona hemen:

Semea Alaba
Gizona Anaia Arreba
Emakumea Neba Ahizpa

Motak

  • Haurriderdia, biologia edo adopzioaren bitartez aita ala ama bera duten anai-arrebak.
  • Anaia sabelkide, sabel-anaia eta antzekoak, amaren sabelean aldi berean zeuden anai-arrebak.
  • Bular-anaia edo ugazanaia, emakume berak bularturiko pertsonak nahiz eta senideak izan ez. Egun arraroagoa da, baina inudeak edo hazamak beharrezkoak zirenean ohikoa zen.

Genetika

Aita eta ama berak dituzten anaia-arrebek ADNaren % 99,99a partekatzen dute. Biki monozigotikoek, berriz, ADN bera dute.

Kanpo estekak


Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 80 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article