factograf
EU

Hard to Kill

Key facts

argitaratze-data1990
honako hau dafilm
zuzendariaBruce Malmuth
genero artistikoaekintza-film
All data from the card 18
Argitaratze-data
1990
Izenburua
Hard to Kill
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Genero artistikoa
ekintza-filma, thrillerra, martial arts film (en) , krimenezko filma eta vigilante film (en)
Iraupena
96 minutu
Kolorea
koloretakoa
Grabazio lekua(k)
Kalifornia eta Malibu
Zuzendaria(k)
Bruce Malmuth
Ekoizlea
Gary Adelson (en) Joel Simon (en) Bill Todman Jr. (en)
Konpainia ekoizlea
WWE Studios
Ekoizle eragilea
Steven Seagal
Edizioa
John F. Link
Musikagilea
David Michael Frank
Argazki-zuzendaria
Matthew F. Leonetti
Kontakizunaren tokia
Los Angeles
Argumentu nagusia
mendekua

Hard to Kill (euskaraz Akabatzeko Zaila) 1990eko Bruce Malmuth estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Steven Seagal, Kelly Le Brock, William Sadler eta Frederick Coffin aktoreek antzeztu zuten.

Film honek Steven Seagal aktorea mundu mailan ekintza filmeetako aktore ospetsu bilakatu zuen, ordutik aurrera eta batez ere 1990eko hamarkadan zehar genero honetako film ugari antzeztuz.

Argumentua

1983, Los Angelesko portua, Mason Storm (Steven Seagal) polizia zintzoak kai batean ezkutuko tratua burutzen ari diren mafiaren gizon batzuei zelatatu eta zenbait polizia ere sartuta dauden ustelkeria kasu bat azaleratu eta Kevin O'Malley (Frederick Coffin) lankideari irratiz horren berri emango dio, baina Jack Axel (Charles Boswell) eta Max Quentero (Branscombe Richmond) poliziak ohartu eta mafia gizonei esango diete, hauek Masonen etxea erasotu, haren emaztea eta Mason hiltzorian eta koma egoeran lagako dute, aldiz, Sonny (Zachary Rosencrantz/Geoffrey Bara) semeak ihes egitea lortuko du. Mason ospitalean koman dagoela, Kevinek mafia ospitalera joan eta hil ez dezaten hari eta bere semeari nortasun berriak emango dizkie, honela mafiak eta polizia usteleka jada hila dagoela sinistu dezaten.

Handik zazpi urtetara, Mason koma egoeratik esnatu, bere burua norroka arteetan berrentrenatu eta berau zaindu duen Andy Stewart (Kelly Le Brock) erizainaren laguntzaz bere familia erasotu zuenetaz mendekatzeko asmoa du. Gainera, horrenbeste urtez ezkutuan egon izanak bere abantailak izango ditu, hura akabatzen saiatu zirenek duela zazpi urtetik hila dagoela uste baidute. Masonek han eta eman egurra emanez bere mendekua lortu, semearekin berrelkartu eta azkenean Andy eta bera elkar maiteminduko dira.

Aktoreak

Nagusiak

  • Steven Seagal: Mason Storm
  • Zachary Rosencrantz: Sonny Storm
  • Kelly Le Brock: Andy Stewart
  • William Sadler: Vernon Trent senataria
  • Frederick Coffin: Kevin O'Malley tenientea

Bestelakoak

  • Andrew Bloch: Dan Hulland kapitaina
  • Branscombe Richmond: Max Quentero
  • Charles Boswell: Jack Axel
  • James DiStefano: Nolan
  • Dean Norris: Goodhart detektibe sarjentua
  • Bonnie Burroughs: Felicia Storm
  • Lou Beatty, Jr.: Carl Becker
  • Nick DeMauro: Calabrese jauna
  • Nick Corello: James Valero
  • Justin De Rosa: Mikey
  • Stanley Brock: Counterman
  • Larry Cedar: Bystander
  • Evan James:Danny
  • Tomas Trujillo: Pistoladun punkia
  • Geoffrey Ian Bara: Sonny Storm (5 urterekin)
  • Robert LaSardo: Punkia
  • Ernie Lively: Los Angeles Hiriko Poliziaren kapitaina


Read next

In 29 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article