factograf
EU

politikari qatartarra

Hamad bin Khalifa Al Thani

Hamad bin Khalifa Al Thani

Key facts

jaiotza data1952(e)ko urtarrilaren 1(a)
heriotza data2026(e)ko uztailaren 12(a)
jardueraestatuburu, Emir
jaiolekuaDoha
heriotza lekuaDoha
karguaQatarko emirra
All data from the card 13
Jaiotza
Doha, 1952ko urtarrilaren 1a
Herrialdea
Qatar
Heriotza
Doha, 2026ko uztailaren 12a (74 urte)
Aita
Khalifa bin Hamad Al Thani
Ezkontidea(k)
Moza bint Nasser Al Missned (en) (1977 - 2026)
Haurrideak
ikusi Abdelaziz bin Khalifa Al Thani (en) Abdullah bin Khalifa Al Thani (en) Mohammed bin Khalifa Al Thani (en)
Familia
ikusi Suhaim bin Hamad Al Thani (en) (aitaldeko osaba)Hamad bin Suhaim Al Thani (en) (aitaren aldeko lehengusua)
Leinua
House of Thani (en)
Heziketa
Royal Military Academy Sandhurst (en)
Hizkuntzak
arabiera
Jarduerak
estatuburua eta Emirra
Gradua
maior jeneral
Erlijioa
islama

Hamad bin Khalifa Al Thani xekea (arabieraz: الشيخ حمد بن خليفة ال ثاني‎‎; Doha, 1952ko urtarrilaren 1a – ibidem, 2026ko uztailaren 12a) Qatarko emirra izan zen 1995etik 2013ra.

Bizitza

Bere aita, Qatarko emir Khalifa ibn Hamad al Thani xekea, agintaritzatik bota zuen estatu-kolpe odoltsu batean, 1995ean. Xeke zaharrak berak ere lehengusu bati kendu zion agintaritza 1972an, eta Suitzan oporretan zela bere seme zaharrak gobernuaren erantzukizuna bere gain hartu zuen. Mundu osoko herrialdeek berehala onartu zuten Qatarko agintari berria.

Xeke gazteak ikasketa militarrak egin zituen Britainia Handiko Errege Akademia Militarrean, Sandhursten. Atleta bikaina zen, eta bere herrira itzuli zenean, atletismo-programak antolatu eta bultzatu zituen. Printze oinordeko zela, gudarosteko buruzagi nagusi izendatu zuten 1972an, eta Defentsa-ministro 1977an. Emir-kargua eskuratu baino lehen, gobernuko administrazioaren eta arazo militarren ardura hartu zuen. Petrolioa, merkataritza eta kanpo-politika ere beraren esku egon ziren.

1995eko estatu-kolpea aitaren eta semearen bi urteko tirabira handien ondorioa izan zen. Agintaritza eskuratu orduko baimena eman zuen Qatarko burtsa hiriburuan jartzeko; ministro-talde berria izendatu zuen; gobernu- eta ondorengotza-lege berriak onartu zituen, eta Lehen Ministro izendatu zuen bere burua, Defentsa-ministro eta gudarosteko buruzagi nagusi karguei uko egin gabe. Abdullah bere anaia izendatu zuen laguntzaile. Hamad xekea arabiar buruzagi liberala izan zen, Israelekin harremanak onbideratzen saiatu izan zen, eta Estatu Batuei zentro militarrak eraikitzeko baimena eman zien.

2013ko ekainaren 25ean abdikatu eta tronua bere laugarren seme Tamim bin Hamad Al Thaniri eman zion.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 58 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article