Haku mendia (japonieraz: 白山, Hepburn: Haku-san), Japoniako erdialdean dagoen sumendia da, 2.702 metrotako altuera duena. Fuji eta Tate mendiekin batera "hiru mendi sakratuak" (三霊山, Sanreizan) multzoa osatzen du.
Geografia
Hakusan Parke Nazionalaren barnean dago, Ishikawa, Fukui eta Gifu prefeturek bat egiten duten puntuan. Hiru tontor ditu:
- Gozengamine (御前峰): 2.702 m.
- Kengamine (剣ヶ峰): 2.677 m.
- Ōnanjimine (大汝峰): 2.648 m.
Shirayamahime santutegia dago bertan.
Historia
Duela 300 edo 400 mila urte oso aktiboa izan zen baina ezagutzen den azken erupzioa 1659an gertatu zen.
Taichō monjea izan zen Haku mendia igo zuen lehenengoa, 717an.
Iruditegia


4 images
Kanpo estekak
| Japoniako hiru mendi sakratuak (japonieraz: 三霊山, Hepburn: Sanreizan) |
|---|
| Fuji mendia | Haku mendia | Tate mendia |
