factograf
EU

H

All data from the card 2
Braille
⠓
Kodeak
morse kodea: ....NATO alfabeto fonetikoa: HotelBraille ASCII (en) : H


H, hatxe, mutua (edo hasperena), euskal alfabetoko zortzigarren hizkia da. H (larriz) eta h (xehez) idazten da. Euskara batuaren ahoskera zainduan, h letra bi eratara ahoska daiteke: hasperendua (ekialdeko euskalkietan egiten den eran) edo soinurik gabe (mendebaldeko euskalkietan mutua baita).

Bokalen arteko edo bokalen aurreko hasperena ahoskatzen den tokietan pseudo-igurzkari glotal bezala ahoskatzen da. Baina Euskal Herriko leku gehienetan hasperen hori galdu eta mututu egin da. Eki-ekialdeko zenbait tokitan, ordea, herskari hasperendun batzuk oraindik ere bereizi egiten dira: / ph /, / th /, * / kh /. Grafikoki tradizioan <ph>, <th> eta <kh> kontsonante taldeez idatzi dira.

H larria hidrogeno elementu kimikoa adierazteko erabiltzen da; aldiz, h xehea orduaren ikurra da Nazioarteko Unitate Sisteman.

Erabilera idatzia historian

Non ahoskatzen den hasperena eta non bihurtu den mutu, 3 isoglosa.
Non ahoskatzen den hasperena eta non bihurtu den mutu, 3 isoglosa.

Euskara

H letra gaur egun euskaraz Euskal Herriko iparraldean ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da.

Mende batzuk lehenago Donemiliagako goldean, 1.025 urteko dokumentuan, ikus daiteke hegoaldeko toponimo askotan H hori agertzen zela eta ahoskatzen zela pentsatzeko arrazoiak badaude.

H letrari dagokion soinuari hasperen deitu izan zaio. Soinu hori fonema da gaur egungo ekialdeko euskalki batzuetan eta badaude nahiko zantzu pentsatzeko fonema hori beste euskalki batzuetan ere ahoskatzen zela. Euskararen dokumentu zaharrenak aztertu dituzten filologoek uste dute hasperena oso zabaldua egon zela euskararen eremuetan, baina gaur egun, ipar-ekialdeko euskalkietan bakarrik egiten da hasperena eta hego-mendebaldeko euskalki gehienetan hasperena mutu bihurtu da.

1968. urtean, euskara batuaren ortografia bateratzerako prozesuan, erabakirik polemikoena izan zen hasperen hori idatzi edo ez idatzi. Herskariei lotutako hasperenak ez idaztea erabaki zen, Koldo Mitxelenaren proposamenari jarraiki, eta bakarrik idaztea bokal aurreko eta bokalen arteko hasperenak.

Kanpo estekak


Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 155 languages

EuskaraAcèhAfrikaansAlemannischአማርኛaragonésÆngliscالعربيةܐܪܡܝܐasturianuazərbaycancaتۆرکجهBasa BaližemaitėškaBikol Centralбеларуская (тарашкевіца)беларускаяBetawiбългарскиবাংলাbòo pìkkàbrezhonegbosanskicatalà閩東語 / Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄کوردیcorsuqırımtatarcačeštinakaszëbscziчӑвашлаCymraegdanskDeutschThuɔŋjäŋZazakiΕλληνικάemiliàn e rumagnòlEnglishEsperantoespañoleestiفارسیFulfuldesuomiNa Vosa VakavitiføroysktfrançaisNordfriiskfurlanFryskGaeilge贛語GàidhliggalegoAvañe'ẽBahasa HulontaloGaelgHausa客家語 / Hak-kâ-ngîעבריתहिन्दीhrvatskihornjoserbscemagyarհայերենBahasa IndonesiaIgboIlokanoгӀалгӀайIdoíslenskaitaliano日本語JawaქართულიQaraqalpaqshaJjuKumoring한국어کٲشُرkurdîкомиkernowekLatinaLëtzebuergeschLugandalombardlietuviųlatviešuMalagasyолык мариймакедонскиമലയാളംमराठीBahasa Melayuမြန်မာဘာသာمازِرونیNāhuatlNapulitanoNederlandsnorsk nynorsknorskNouormandoccitanਪੰਜਾਬੀpolskiportuguêsRuna SimiromânăрусскийsicilianuScotsdavvisámegiellasrpskohrvatski / српскохрватскиTaclḥitSimple EnglishslovenčinaslovenščinaanarâškielâSoomaaligaсрпски / srpskiSranantongoSeelterskSundasvenskaKiswahiliᥖᥭᥰ ᥖᥬᥲ ᥑᥨᥒᥰతెలుగుไทยTürkmençeTagalogSetswanatoki ponaTürkçeтатарча / tatarçaтыва дылукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetovepsän kel’Tiếng ViệtVolapükwalonWinaray吴语хальмгმარგალურიייִדישYorùbáⵜⴰⵎⴰⵣⵉⵖⵜ ⵜⴰⵏⴰⵡⴰⵢⵜ閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article