factograf
EU
Sign in

1985eko filma

Goonietarrak

Goonietarrak
All data from the card 19
Argitaratze-data
1985
Izenburua
The Goonies
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Genero artistikoa
abenturazko filma, film komikoa, haurrentzako filma, altxor bilaketa filma, ekintza-filma, piraten filma eta familia filma
Iraupena
Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Kolorea
koloretakoa
Honen parte da
National Film Registry (en)
Grabazio lekua(k)
Kalifornia
Zuzendaria(k)
Richard Donner
Gidoigilea(k)
Chris ColumbusSteven Spielberg
Ekoizlea
Richard DonnerHarvey Bernhard
Konpainia ekoizlea
Amblin Entertainment
Ekoizle eragilea
Steven Spielberg
Edizioa
Michael Kahn (en)
Musikagilea
Dave Grusin
Argazki-zuzendaria
Nick McLean
Kontakizunaren tokia
Oregon
Argumentu nagusia
pirateria

Goonietarrak, ingelesez: The Goonies, 1985eko Richard Donner estatubatuarrak zuzendutako abenturazko komedia film bat da. Istorioa edo ideia orokorra Steven Spielberg zuzendariak sortu eta idatzi zuen; film honetako ekoizleetako bat ere izan zen. Aitzitik, Chris Columbus gidoigileak idatzi zuen filmarako espreski moldatutako gidoia. Sean Astin, Josh Brolin, Jeff Cohen, Corey Feldman, Kerri Green, Martha Plimpton eta Ke Huy Quan aktoreek antzeztu zuten. Oregon estatuaren kostaldeko Astoria udalerrian filmatu zuten.

Soinu bandaren doinu edo abesti nagusia The Goonies 'R' Good Enough (Goonietarrak behar adina onak dira) Cyndi Lauper abeslariak konposatu eta abestu zuen. Gainera, filmaren 12. minutuan telebistako bideoklip batean kameoa (agerpen laburra) egin zuen. REO Speedwagon eta The Bangles taldeen abestiak ere badauzka.

ETB1ek euskaraz bikoiztu eta eman zuen telebistan handik hilabete batzuetara, 80ko eta 90eko hamarkadetako belaunaldien oroimenean iltzatuta geratu den bertsioa sortuz.

Argumentua

1985ko uda, AEBetako Oregon estatua. Mikey Walsh (Sean Astin) kostaldeko Astoria udalerrian bizi den gaztetxo bat da. Bere aita (Keith Walker), arazo ekonomikoak direla eta, larri xamar dabil, inbertsiogile diruzale batzuk Walsh familia bizi den auzoa suntsitu eta bertan golf zelai bat eraiki nahi baidute. Auzoak Goon Docks deritzo ("Goon Kaiak"), hortik dator filma honen izenburua. Mickey eta bere lagun koadrilak euren buruei Goonietarrak deitzen diete.

Arratsalde enbatatsu batean, Mikey bere lagunekin batera etxe zuloan daude. Erabat asperturik daudelarik, ganbarara igo eta hainbat antzinako gailu zahar eta bitxi topatzen dituzte. Haien artean, nahi gabe, "Willy begibakarra" delako baten altxorraren mapa topatuko dute, hau duela mende batzuk bere eskifaiarekin batera desagertu zen pirata bat izan zen.

Orduan lagun koadrila euren familien estualdi ekonomikoa konpondu dezakeen altxorraren bila kaleratzea erabakiko dute, hau lortuko ez balukete, Goonietarren taldea betirako deseginez.

Altxorraren bilaketak kostaldeko taberna zahar baten lurpera eramando ditu, taberna horren jabeak Fratellitarrak dira, altxorra bereganatzeako irrikia duten banku lapur familia. Goonietarrek piratek tranpez josiriko lurpeko pasabideen artean eta Fratellitarrak atzetik jarraitzen dituztela altxorraren bilaketa abenturari ekingo diote.

Aktoreak

Goonietarrak

  • Sean Astin: Michael "Mikey" Walsh
  • Corey Feldman: Clark "Ahotzar" Devereaux
  • Jonathan Ke Quan: Richard "Data" Wang
  • Jeff Cohen: Lawrence "Pottolo" Cohen
  • Josh Brolin: Brandon "Brand" Walsh, Mikeyren anai zaharra
  • Kerri Green: Andrea "Andy" Carmichael
  • Martha Plimpton: Stephanie "Stef" Steinbrenner

Bestelakoak

  • Anne Ramsey: Amatxo Fratelli
  • Joe Pantoliano: Francis Fratelli
  • Robert Davi: Jake Fratelli
  • John Matuszak: Lotney "Sloth" Fratelli
  • Mary Ellen Trainor: Irene Walsh
  • Keith Walker: Irving Walsh
  • Steve Antin: Troy Perkins
  • Lupe Ontiveros: Rosalita, Walshtarren neskamea

Filmazioa

Filmazio nagusia 1984ko urriaren 22an hasi zen eta 5 hilabete inguru irun zuen. Kokaleku nagusiak Astoria (Oregon), non istorioa kokatzen den, eta Kaliforniako kostaldeko hainbat gune izan ziren. Piraten itsasontzi ikonikoa eskalan eraiki zen osorik Warner Brosen estudioetan, filmazioan umeen ezusteko erreakzioak naturalak izan zitezen.

Anekdotak

Hona hemen filmaren ekoizpenari buruzko datu bitxienak:

  • Pirata-ontziaren benetako ezustekoa: Richard Donner zuzendariak erabat debekatu zien haurrei Inferno pirata-ontzi erraldoia eraikitzen ari zen platoan sartzea. Helburua ontzia lehen aldiz ikusten zutenean haien benetako harridura kamerekin jasotzea zen. Alabaina, haurrak hainbeste harritu ziren, ezen Josh Brolinek (Brand) birao bat bota zuela oihuka ("Holy shi!" = "Kaka zaharra!"), eta eszena berriro grabatu behar izan zuten.
  • Altxorraren mapa eta benetako odola: J. Michael Riva ekoizpen-diseinatzaileak kafea eta zikinkeria erabili zituen mapari itxura zaharra emateko. Xehetasuna muturreraino eramateko, bere hatza moztu eta benetako giza odola picatu zuen maparen ertzetan. Filmaketaren ondoren, Sean Astinek (Mikey) mapa gorde zuen, baina urte batzuk geroago bere amak zakarra zela pentsatu eta bota egin zuen.
  • Gordiren barizela (Chunk): Jeff Cohen aktoreak barizela (hazteria) harrapatu zuen filmaketa hasi berritan. Papera kenduko zioten beldurrez, gaixorik zegoela ezkutatu zuen. Hain zuzen ere, "Truffle Shuffle" dantza ospetsua egiten duen eszenan, arretaz begiratuz gero, hazteriaren arrastoak ikus daitezke bere bularrean. Gaur egun, Cohenek antzezteari utzi dio eta zinema arloko abokatua da; berak negoziatu zuen Ke Huy Quanen (Data) Oscar sariaren kontratua!
  • Sloth eta makillaje gogorra: John Matuszak NFLko futbolari ohiak gorpuztu zuen Sloth pertsonaia indartsua. Egunero 5 ordu baino gehiago behar izaten zituen makillaje saioan haren aurpegi deformatua lortzeko. Gainera, pertsonaiak zeraman Supermanen kamiseta Richard Donner zuzendariari egindako keinu bat zen, berak zuzendu baitzuen 1978ko Superman film ospetsua.
  • Ezabatutako olagarro erraldoia: Jatorrizko bertsioan, Goonietarrek olagarro erraldoi baten erasorik jasan zuten pirata-ontzira iritsi aurretik. Eszena hau azken muntaiatik ezabatu zen erritmoagatik. Hala ere, filmaren amaieran, Data-k kazetariei esaten die "olagarroa izan zela okerrena", ikusleak erabat nahasiz, eszena hori pelikulan agertzen ez zelako.
  • Michael Jacksonen bisita: Poparen Erregea filmaketa-platora hurbildu zen haurrak bisitatzera eta egun batzuk eman zituen bertan haiekin jolasean eta argazkiak ateratzen.

Kanpo estekak

  • The Goonies filmaren trailerra edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
  • The Goonies filmaren IMDB fitxa ikusgai (Ingelesez)
  • The Goonies.com - The Goonies filmari buruzko webgunea (Ingelesez)

In 40 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article