factograf
EU
Sign in

aplikazio komertzial sorta: gmail, Drive, Hangouts, etab.

Google Workspace

Google Workspace

Key facts

sorrera data2006(e)ko otsaila
argitaratze-data2006(e)ko abuztuaren 28(a)
honako hau dabulegotika-suite, Software jabedun, hodei-konputazio
All data from the card 9
Sorrera-urtea
2006
Argitaratze-data
2006
Egile-eskubideak
copyrightduna
Lizentzia
lizentzia jabedun
Honen parte da
Google
Jabea
Google
Garatzailea
Google
Euskaraz
Bai
Iturburu-kodea
https://github.com/googleworkspace

Google Workspace, garai batean Google Apps: Google Apps for Work, Google Apps for Education, eta gero G Suite izenez ezaguna) hodeian lanean aritzeko tresna digitalen bilduma bat da, produktibitatea eta lankidetza sustatzeko helburua duten aplikazioen bilduma.Alphabet enpresak, Google enpresak, garatu du. Aplikazio bilduman, besteak beste honako Google zerbitzu eskaintzen dira: Gmail (posta elektronikoa), Google Contacts (erabiltzaile bakoitzaren kontaktuen helbideak, telefono zenbakiak-eta gordetzeko), Google Calendar (egutegiak, pertsonalak eta lan taldeenak), Google Meet (bideo-konferentziak egiteko, taldeka nahi izanez gero), Hangouts Chat (bat-bateko mezularitza zerbitzua); Google Currents langileen konpromisoa sustatzeko; Google Drive, Google enpresaren hodeian hainbat motatako fitxategi biltegiratzeko; Google Docs dokumentuak bakarka edo taldeka sortzeko...

Erabiltzaileak eta zerbitzuak kudeatzeko administrazio-panel bat eskaintzen da zerbitzuko erosleek plataformak eskaintzen dituen aukera batzuk barrutik kontrolatzeko. Hezkuntzaren argitalpenak Google Classroom ikaskuntza-plataforma bat du. Ikastetxeetarako sortu den aldaerak Google Workspace for Education du izena. (Lehenago Google Apps for Education esaten zitzaion).

Hezkuntzarako aldaerako zerbitzu horietako gehienak "doan" eskura ditzakete Googleren doako kontuak erabiltzen dituzten kontsumitzaileek; hezkuntzarako propio sortu duten aldaeran Google Workspace-k, enpresa-ezaugarriak eransten dizkie ikasleen kontuei, familien kontuei, irakasleen kontuei, hala nola posta elektronikoko helbide pertsonalizatuak domeinu batean (esaterako @gureikastetxearenizena.org), GB batzuk biltegiratzeko aukera, administrazio-tresna osagarriak eta abar.

2020ko apirilean, G Suitek 6 milioi Google Apps for Work pakete zituen salduta, mendebaldeko negozioei; eta 120 bat milioi G Suite hezkuntzako, azken hauek enpresaren esanetan "dohainik", zeren Alphabet enpresak ikastetxeei "oparitzen" die enpresei saltzen zaien antzeko zerbitzua. Enpresei 6 $ USDtik gora kobratzen zaie langile edo erabiltzaile bakoitzeko hilabetero eta ikastetxeei, ordea, nahi beste kontu zabaltzeko aukera ematen zaie; kontuak "doan" ikasle bakoitzeko, familia bakoitzeko, irakasle bakoitzeko. Doaneko zerbitzua, ustez, bezero berriak erakartzearen truke, besterik gabe eskaintzen da, eta enpresaren izen ona sustatzeko hezkuntzarako dohaintza-egile legez. (Kritikoek diote enpresak bezero berriak irabazteaz gain beren datu asko ere eskuratzeko aukera irabazten duela).

Historia

Google Workspace-ren bigarren logotipoa (Googleren lanerako aplikazioak) (2015/2016).
Google Workspace-ren bigarren logotipoa (Googleren lanerako aplikazioak) (2015/2016).
Google Classroom aplikazioaren logoa. Google Apps for Education paketeko aplikazioa.
Google Classroom aplikazioaren logoa. Google Apps for Education paketeko aplikazioa.
Google Workspace-ren hirugarren logotipoa (G Suite) (2016/2020).
Google Workspace-ren hirugarren logotipoa (G Suite) (2016/2020).
Google Workspace-ren laugarren logotipoa (2020-oraina).
Google Workspace-ren laugarren logotipoa (2020-oraina).
4 images

Read next

In 40 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article