factograf
EU

Gongoil linfatiko

Gongoil linfatiko
All data from the card 4
Latinez
nodus lymphoideus
MeSH
eta A15.382.520.604.412 A10.549.400 eta A15.382.520.604.412
TA
A13.2.03.001
FMA
5034

Gongoil linfatikoa immunitate-sistemaren bigarren mailako zatia da, barearekin batera. Gorputz osoan zehar hedatzen den sare handi bat osatzen dute gongoilek, lepo aldean, besapeetan, abdomenean (batez ere mesenterioan) eta iztaietan bereziki kontzentratzen direlarik.

Gongoil linfatikoek babarrun itxura dute, eta linfaren basoetan edo hodietan daude. Bertara iristen diren mikrobioak (bakterioak edo birusak) iragazi eta suntsitzen dituzte (mikrobio horiek odol sisteman sartzea eragozten dute)

Gongoil linfatikoetan T eta B linfozitoak pilatzen dira.

Odol-hodiek ere gongoil linfatikoak zeharkatzen dituzte, horregatik linfozitoak linfatik odolera igaro daitezke, ala alderantziz

Infekzio bat dagoenean linfozitoak azkar ugaltzen dira gongoil linfatikoetan eta, ondorioz, hauek handitzen dira.

Linfadenopatiak

Linfadenopatiak edo adenopatiak gongoil handituak dira, hiru gaixotasun motengatik agertzen direnak: infekzioak, tumoreak edo bestelakoak. Eritasun gaiztoaren susmoa egonez gero, biopsia bide diagnostiko hoberena da orokorrean.

Bestela, linfomak gaixotasun tumoralen artean bereziak dira, hauetan gongoilak eurak minbiziak hartuta daudelako.

Read next

In 73 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article