
Gingondoa (Prunus cerasus) Rosaceae familiako zuhaitz bat da, gereziondoaren (Prunus avium espeziearen) antz handia duena. Haren fruitua, ginga, gerezia baino azidoagoa da, eta sukaldaritzan erabiltzen da.
Ezaugarriak
Gereziondoa baino txikiagoa da, 4-10 m-ko altuera izaten du, eta adarrak adaxka ugari dituzte. Hostoak obalatuak edo eliptikoak dira, 3,5 cm eta 7,5 cm bitarteko luzerakoak. Fruituak gorri ilunak dira, ia-ia beltzak, eta zurtoin laburrenetan hazten dira.
Lurzoru heze eta ondo drainatuetan hazten da, eta gereziondoa baino nitrogeno eta ur gehiago behar du.
Fruitua, ginga, diuretiko, astringente eta espektoratzaile moduan erabiltzen da. Printzipio aktibo hauek ditu: potasio-gatzak, polifenolen aztarnak, taninoak eta flabonoideak.
Taxonomia
Prunus cerasus espeziea Carlos Linneok deskribatu zuen, eta Species Plantarum 1: 474–475 obran argitaratu zen 1753an.
Sinonimia:
- Cerasus ácida (Ehrh.) Borkh.
- Cerasus austera (L.) Borkh.
- Cerasus austera (L.) M.Roem.
- Cerasus collina Lej. & Courtois
- Cerasus fruticosa Pall.
- Cerasus vulgaris Mill.
- Prunus ácida Ehrh.
- Prunus aestiva Salisb.
- Prunus austera (L.) Ehrh.
- Cerasus avium subsp. acida (Ehrh.) Bonnier & Layens
- Cerasus vulgaris subsp. acida (Ehrh.) Dostál (ed.)
- Cerasus vulgaris var. frutescens (Neilr.) Cinovskis
- Cerasus vulgaris var. caproniana (L.) Buia in Savul. (ed.)
- Prunus caproniana (L.) Gaudin
- Prunus cerasus subsp. acida (Ehrh.) Schübl. & G.Martens
- Prunus cerasus var. acida (Ehrh.) Willd.
