factograf
EU

Garezurraren atzealdea osatzen duen hezur konposatua, zulo okzipitala inguratzen duena eta atlasarekin giltzatu ahal izateko kondiloz hornituta dagoena

Garondo-hezur

Garondo-hezur
All data from the card 8
Honen parte
burezurraKalotaNeurokranioa
Kokapena
burezurra
Konponenteak
squamous part of occipital bone (en) basilar part of occipital bone (en) lateral part of occipital bone (en) foramen magnuma
Artikulazioa
Hezur parietala Loki-hezurra Esfenoide hezurra atlasa
Latinez
os occipitale
MeSH
A02.835.232.781.572
TA
A02.1.04.001
FMA
52735

Garondo-hezurra garezurraren atze-behealdean kokatzen den hezur bakuna da. Esfenoide, loki eta pareta hezurren artean kokatzen da.

Deskribapen anatomikoa

Lau zati ditu: oinaldeko zatia, ezkata eta bi alboko zati.

Oinaldeko zatia

Burezur oinaldean kokatzen da eta zulo nagusiaren aurrean dagoen xafla estua da. Garezurraren kanpoalde eta behealdean eztarri tuberkulua du. Esfenoidearen atzeko klinoide irtenguneekin giltzatzen da, sinkondrosi motako jostura baten bidez (esfenoide-garondoetako sinkondrosia), clivusa osatuz. Alboaldeek loki hezurraren harri itxurako zatiarekin bat egiten dute, sigmoide zabalgunearen ildoan.

Alboko zatiak

Zulo okzipitalaren behe alboan kokatzen dira eta bertan garondo kondiloak daude. Kondiloak lehen ornoarekin (atlasa) gitzatzen dira, giltza aurpegien bidez. Kondiloen atzealdean kondilo kanalaren inguruko depresioak diren kondilo hobiak daude, bakoitza albo batean. Aurrean, hipogloso nerbioaren kanal zabala dago. Nerbio horrek ibilbide laburra egin eta garezur barruan irekitzen da. Kondiloen alboetara jugular muxarradura dago. Muxarradura hori garondo hezurra loki hezurrarekin lotzean, zulo bilakatzen da, jugular zuloa osatuz.

Ezkata

Zulo nagusitik atzerantz eta gorantz proiektatzen den zati zabal eta laua da. Zatirik handiena pareta hezurrari lotzen da. Behealdetik, mastoide irtengunearekin giltzatuta egongo da.

Barrutik, zain zabalguneen aztarnak antzematen dira. Egiturarik nabarmenena, gurutze itxurako goragunea da, ezkata barnealdetik lau ataletan banatuko duena. Goiko bi hobiak garondo lobuluentzat izango dira eta behekoak garuntxo lobuluentzat. Gurutze honen erdiguneari barruko garondo goragunea deritzo eta hortik behera barruko garondo gangarra dago.

Kanpoaldean, giharren lotuneek uzten dituzten aztarnak nabari dira. Zulo nagusiaren atzeko ertza eta ezkataren goiko ertzaren erdibidean kanpoko garondo goragunea dago. Honen behekaldean, garondopeko lerro gorena, goikoa eta behekoa daude. Kanpoko garondo gangarra goiko lerrotik zulo nagusira abiatzen den gangar bertikala da.

Garondo hezurrarekin loturiko anomaliak

  • Platibasia: garondo hezurra laua izango da.
  • Inbaginazio basilarra: garondo hezurraren malformazioa. Lepoaren altuera txikitzen da eta garun, nerbio eta bizkar muina zapaltzen ditu.
  • Atlasaren asimilazioa: garondo hezurra eta atlasa fusionatuta daude.

Irudi gehigarriak

Garondo hezurraren kokapena garezurrean
Garondo hezurraren kokapena garezurrean
Garondo hezurraren barneko ikuspegia
Garondo hezurraren barneko ikuspegia
Kanpoko azalera
Kanpoko azalera
3 images

Kanpo estekak


Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 56 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article