Geografia
Rodanoren Ahoak, Ardèche, Vaucluse, Hérault eta Lozère departamenduak mugakideak ditu. Rodano, Gardon (edo Gard), Vidourle, Cèze, Vis, Hérault eta Ardèche ibaiek departamendua zeharkatzen dute. Étang du Roi bertoko aintzirarik handiena da.
Gardeko mendirik altuena Mont Aigoual (1.567 m.) da, D269 errepideak ia bere tontorretik igarotzen duena. Handik Mediterraneoko kostalderaino orografia beherantz doa. Montagne du Lingas (1.445 eta 1.410 m), Montagne d'Aulas (1.417 m) eta Saint-Guiral (1.366 m) mendiak ere bertan daude. Azken urteotan uholde handik izan ditu eta, bere kokapen geografiko dela eta, Frantziako tenperaturarik beroenak izan ditu.
Historia
Erromatarren garaian, K.a. 118an eraikitako Via Domitiak eskualdea zeharkatzen zuen. Gard departamendua Frantziako Iraultzaren garaian sortu zen, 1790reko martxoaren 4an, 1789ko abenduaren 22ko legea aplikatuz, Languedoceko antzinako probintziaren zati batetik aurrera. Hasieran Ganges departamenduaren zati bat izango zela pentsatu zuten, baina azkenean Héraulten barnean amaitu zen. Trukean, Gardek Héraultetik Aigues Mortes portua lortu zuen, Liongo golkorako sarrera bat.
XIX. mendearen erdialdean prefetura, lehen jada ehungintza-hiria zena, trenbidearen iritsierari esker asko handitu zen. Horrek ardogintza ere bultzatu zuen baina 1872an filoxerak hainbat ekoizle suntsitu zituen.
Demografia
| 1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 300.144 | 357.283 | 376.062 | 408.163 | 419.697 | 422.107 | 429.747 |
| 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
| 420.131 | 423.804 | 415.629 | 417.099 | 419.388 | 416.036 | 420.836 |
| 1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
| 421.166 | 413.458 | 396.169 | 402.601 | 406.815 | 395.299 | 380.837 |
| 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
| 396.742 | 435.107 | 478.544 | 494.575 | 530.478 | 585.049 | 623.125 |
2012an, Gardek 694.323 biztanle zituen horietatik 10.000 biztanle baino gehiago zituzten zortzi udalerritan bizi ziren:
| Udalerria | Biztanleria |
|---|---|
| Nîmes | 146 709 |
| Alès | 41 031 |
| Bagnols-sur-Cèze | 18 375 |
| Beaucaire | 15 860 |
| Saint-Gilles | 13 646 |
| Villeneuve-lès-Avignon | 12 232 |
| Vauvert | 11 261 |
| Pont-Saint-Esprit | 10 651 |
Turismo


Cévennesko parke nazionalaren zati bat departamenduan dago. Nîmesek erromatar hondar ospetsuak ditu, baita Pont du Gard akueduktua ere.
Garden ere Perrier ur ospetsua ekoizten dute. Iturburua Vergèze udalerriko hego-ekialdean dago.
