factograf
EU

Fujian

Fujian

Key facts

biztanleria41.540.086
azalera121.400km²
honako hau daTxinako probintzia
estatu burujabeTxinako Herri Errepublika
hiriburuaFuzhou
honako erakunde administratiboan dagoTxinako Herri Errepublika
All data from the card 14
Estatua
Txina
Izen ofiziala
福建省
ISO 3166-2
CN-FJ
Hiriburua
Fuzhou
Gobernuburua
Su Shulin (en)
Zatiketa
ikusi Fuzhou, Xiamen, Putian, Sanming, Quanzhou, Zhangzhou, Nanping, Longyan eta Ningde
Koordenatuak
25°54′N 118°18′E / 25.9°N 118.3°E
Azalera
121,400 km²
Mugakideak
Zhejiang, Jiangxi eta Guangdong
Punturik altuena
Mount Huanggang (en)
Biztanleria
41.540.086 (2020)
Dentsitatea
289 bizt/km²
Gobernadorea
Huang Xiaojing
Etniak
Han %98She %1Hui %0,3

Fujian (福建 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Herriak, 121.400 kilometro koadroko azalera eta 2004ko erroldaren arabera 35.110.000 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokapena

Fuzhouko Taijiang Barrutiaren ikuspegia.
Fuzhouko Taijiang Barrutiaren ikuspegia.

Fujian Txinako Herri Errepublikako hego-ekialdeko probintzietako bat da, iparraldean Zhejiang probintziarekin, mendebaldean Jiangxi probintziarekin, eta hegoaldean Guangdong probintziarekin egiten du muga. Fujian ekialdean Taiwan dago, Taiwango itsasarteak banaturik. Txinako Herri Errepublika eta Taiwan bitartean dauden uharteetako batzuk Taiwanen eskuetan geratu ziren 1949an. Taiwanek administraturiko Kinmen uharteetan eta Lienchiang uharteetan 71.000 pertsona bizi ziren 2001eko erroldaren arabera.

Probintzia nahiko menditsua da, eta bertako esaera zahar batek dioenez "Hamar zati eginda, zortzi mendiak, bat ura eta bestea nekazaritza lurrak dira" (八山一水一分田). Ipar-mendebaldea menditsuagoa da, eta bertan daude Wuyi mendiak Fujian eta Jiangxi probintzien arteko mugan. Probintziako punturik altuena Huanggang mendia da, itsasoaren mailatik 2.157 metrora.

Klima

Probintziak, Txina hegoaldeko klima azpitropikala dauka, neguak nahiko epelak dira, eta udak euritsuak eta hezetasun handikoak. Asia hegoaldeko montzoi eta tifoiek eragin nabarmena daukate Fujianen ekainetik irailera bitartean, eta egun euritsuak jarraiak ez diren arren, ekaitz gogorrek maiz astintzen dute probintzia. Urteko batez-besteko prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm bitartekoak dira, betiere ipar-mendebaldeko Wuyi mendietan ugariago.

Banaketa administratiboa

Fujian probintzia Azpiprobintzia hiri batek eta prefektura mailako zortzi hirik osatzen dute:

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
1 Fuzhou 福州市 Fúzhōu Shì Prefektura mailako hiria
2 Xiamen 厦门市 Xiàmén Shì Azpiprobintzia hiria
3 Longyan (龙岩市 Lóngyán Shì Prefektura mailako hiria
4 Nanping 南平市 Nánpíng Shì Prefektura mailako hiria
5 Ningde 宁德市 Nánpíng Shì Prefektura mailako hiria
6 Putian 莆田市 Pútián Shì Prefektura mailako hiria
7 Quanzhou 泉州市 Quánzhōu Shì Prefektura mailako hiria
8 Sanming 三明市 Sānmíng Shì Prefektura mailako hiria
9 Zhangzhou 漳州市 Zhāngzhōu Shì Prefektura mailako hiria

Politika

Probintziako gobernadorea Huang Xiaojing da eta Txinako Alderdi Komunistako ordezkaria Fujianen Lu Zhangong.

Garraioa

Kanpo estekak

  • (Txineraz) Fujian probintziako gobernuaren webgunea.


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 113 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article