factograf
EU
Sign in

Frei Otto

Key facts

jaiotza data1925(e)ko maiatzaren 31(a)
heriotza data2015(e)ko martxoaren 9(a)
alma materBerlingo Unibertsitate Teknikoa
jardueraarkitekto, unibertsitateko irakasle, ingeniari zibil
jaiolekuaSiegmar
heriotza lekuaLeonberg
All data from the card 12
Jaiotza
Siegmar, 1925eko maiatzaren 31
Herrialdea
Alemania
Heriotza
Leonberg, 2015eko martxoaren 9a (89 urte)
Heziketa
Berlingo Unibertsitate Teknikoa Architectural Association School of Architecture (en)
Hizkuntzak
alemanaingelesa
Jarduerak
arkitektoa, unibertsitateko irakaslea, ingeniari zibila eta idazlea
Lantokia(k)
Munich
Enplegatzailea(k)
Stuttgarteko Unibertsitatea Berlingo Unibertsitate Teknikoa Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Lan nabarmenak
ikusi Municheko Olinpiar Estadioa
Kidetza
Berlingo Arteen Akademia
Mugimendua
high-tech architecture (en)
Parte hartutako gatazkak
Bigarren Mundu Gerra

Frei Paul Otto (Sigmar, Saxonia, 1925eko maiatzaren 31 – Warmbronn, 2015eko martxoaren 9a) alemaniar arkitektoa izan zen. Haren lanik ezagunena 1972ko Olinpiar Jokoetarako eraiki zen Municheko Olinpiar Estadioko sabaia da.

Biografia

Eskultore-familia batean hazi eta hezi zen. 1943an, eskola utzita, Alemaniako aire-armadan sartu zen, eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. Aliatuen gudarosteak preso hartu zuen Chartresen, eta bi urtez hirian etxeak konpontzen eta eraikitzen eduki zuten. Gerra amaituta, Berlingo Unibertsitatean sartu zen. Geroxeago, 1950-1951 urteetan, Estatu Batuetan egon zen ikasketak sakontzen.

Bere obra gehiena egitura arinen eraikuntzan oinarritu zen: karpa, mintz eta teilatu eskegien arkitekturan espezializatu zen. Kableek tiratutako mintzen bidez, eta kargari eusten zioten zutoien laguntzaz, eremu ireki zabalak estaltzea lortu zuen. Horiek dira Ottoren arkitekturaren ezaugarri nagusiak, bere bi obra ezagunenetan agerian geratu zen bezala: Alemaniako pabiloia 1967ko Mundu Erakusketarako, eta Municheko Olinpiar Estadioaren estalkia (1972).

Bere obra guztian, beraz, gainalde leun eta sabelduak eratzen dituzten estalki arinen eta horiei eusten dieten hari eta haga handien egiturak dira nagusi. Ottoren obran Bauhaus eta Nazioarteko Estiloaren eragina sumatzen da, eta baita gerra ondoren sortu zen arkitekto-belaunaldiarena, izadiaren azterketagatik, eta ingeniaritza- eta teknologia-baliabideak arkitekturan aplikatzeko moduagatik.

Beste lan aipagarri batzuk: Suitzako Erakusketa Nazionaleko Elur eta Haitzezko pabiloia (1964, Lausana), eta Mecako Hotela eta Konferentzia Zentroa (1972, Saudi Arabia), Riadeko Tuwaiq Jauregia (1985, Saudi Arabia), Japoniako pabiloia 2000ko Mundu Erakusketarako (2000, Hannover), 24 m-ko pabiloia Leonbergen (2000).

2015. urtean Pritzker saria lortu zuen, hil eta ondoko egunean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 48 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article