factograf
EU

gudari espainiarra

Francisco Ciutat

Key facts

jaiotza data1909(e)ko urriaren 28(a)
heriotza data1986(e)ko azaroaren 30(a)
jardueramilitar
jaiolekuaMadril
heriotza lekuaHabana
alderdi politikoaren kideaEspainiako Alderdi Komunista
All data from the card 10
Jaiotza
Madril, 1909ko urriaren 28a
Herrialdea
Espainia
Heriotza
Habana, 1986ko azaroaren 30a (77 urte)
Heziketa
Toledo Infantry Academy (en)
Hizkuntzak
gaztelania
Jarduerak
militarra
Adar militarra
Errepublikako Herri Armada
Gradua
koronel
Parte hartutako gatazkak
Espainiako Gerra Zibila
Alderdi politikoa
Espainiako Alderdi Komunista

Francisco Ciutat de Miguel (Madril, 1909ko urriaren 28a - Habana, 1986ko azaroaren 30a), «Angelito» deitua, espainiar militarra izan zen, Espainiako Gerra Zibilean aritutakoa.

Biografia

Familia militar batetik etorria, Toledoko Infanteriako Akademian sartu zen 1925ean, non bi urte geroago alferez graduarekin lizentziatu zen. Hasiera batean, Bilboko "Garellano" 43. infanteria-erregimentura bidali zuten, eta, ondoren, Toledoko Tiro Eskola Nagusian prestakuntza-ikastaro bat egin zuen. Errepublika aldarrikatu ondoren, erregimen berriari atxikimendua agertu zion. Bigarren Errepublikaren garaian, framazonerian hasi zen, Bilboko "Goethe" 6. logiaren kide bihurtuz; "Algazel" framazon-izena hartu zuen.

Gerra Zibilaren hasierak Madrilen harrapatu zuen, Gerrako Goi Eskolan Estatu Nagusiko ikasketak egiten ari zela, Errepublikarekiko leial mantenduz. Garai honetan infanteriako lotinant-maila zuen. Gatazkaren lehen asteetan, Milizien Ikuskaritza Nagusiko buruzagi nagusia izan zen.

1936ko abuztuaren amaieran Santanderrera bidali zuten iparraldeko lurralde errepublikanoetako "indarren eta milizien agintea koordinatzeko" helburuarekin, baita Iparraldeko Armada bat antolatu eta zuzentzeko ere. Ondoren, Iparraldeko Armadako operazio buru izendatua izan zen, maiorrera igoa, Francisco Llano de la Encomienda jeneralaren agindupean geratuz. Kanpainan zehar, Jose Antonio Agirre euskal lehendakariarekin desadostasun handiak izan zituen, euskaldunaren ideia nazionalistagatik eta Ciutaten kidetza komunistagatik. Ciutatek Eusko Gudarostearen aurkako jarrera azaldu zuen. Santanderren eta Asturiasen borrokatu ondoren, lotinant koronel bihurtu zen. Iparraldeko frontea erori zenean, Teruelgo guduan parte hartu zuen eta gerra amaitzean erbesteratu zen.

Espainiako Alderdi Komunistaren kidea zenez, Sobietar Batasunean erbesteratu zen eta aholkulari moduan lan egin zuen. Cochinos badiako inbasioan Habanako defentsan parte hartu zuen.

Read next

In 10 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article