factograf
EU
Sign in

Piscis Austrinus konstelazioan kokatzen den izarra

Fomalhaut

Fomalhaut
All data from the card 6
Konstelazioa
Piscis Austrinus
Partaidetza
Kastorearen Talde Higikaria eta Izarrarteko Hodei Lokala
Igoera zuzena
344,412666 gradu sexagesimal
Deklinazioa
−29,6222222 gradu sexagesimal
Distantzia Lurretik
25 argi-urte
Magnitude absolutua
1,72

Fomalhaut, Alpha Piscis Austrini gisa izendatua (α Piscis Austrini, laburtuta Alpha PsA edo α PsA), Piscis Austrinus konstelazioan kokatuta dagoen izarra da eta zeruan ikus daitekeen izarrik distiratsuenetako bat ere bada. Sekuentzia nagusiko A motako izar bat da eta Eguzkitik 25 argi-urtera dago Hipparcos satelitearen neurketen arabera. 1943. urtetik aurrera, Pollux izarrarekin egin bezala, Fomalhauten espektroa beste izarrak sailkatzeko erreferentzia gisa baliatu da. Vega-motako izar gisa sailkatuta dago, erradiazio infragorrien gehiegizko igorpenak egiten ditu eta hortik ondoriozta daiteke disko zirkumestelar batek inguratzen duela. Fomalhautek, Tw Piscis Austrini K motako sekuentzia nagusiko izarrak eta LP 876-10 nano gorriak izar-sistema bat eratzen dute, nahiz eta gaitzat dugun izarra besteetatik 8 gradura kokatuta egon.

Argi ikusgaia erabilita egin ziren zenbait ikerketek Fomalhaut exoplaneta bat edukitzeko hautagai bihurtu zuten eta metodo hori baliatuta hautagaitza lortu zuen lehen izarra bihurtu zen hala. Alabaina, beranduago egin ziren ikerketek hautagaitza kendu zioten; planeta bat eduki beharrean hedatzen ari den hautsezko disko bat duela uste da gaur egun, talka baten ondorioz sortua. Hautagaitza eman zion argazkia 2008ko azaroan argitaratu zen Science aldizkarian. Planeta-sistema bat duen hirugarren izarrik distiratsuena (Lurretik ikusita) da Fomalhaut, Eguzkia eta Pollux izarren ondoren.

Read next

In 63 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article