factograf
EU

Pertsona edo gauza bati buruz izaten den aurreiritzi bidezko irudia

Estereotipo

Estereotipo
Gaiztoaren estereotipozko irudia, komiki eta marrazki bizidunetan maiz irudikatzen dena.
Gaiztoaren estereotipozko irudia, komiki eta marrazki bizidunetan maiz irudikatzen dena.
2025ean Another day. Another night Bilboko Guggenheim museoko erakusketan Barthes euskaraz.
2025ean Another day. Another night Bilboko Guggenheim museoko erakusketan Barthes euskaraz.
2 images

Gizarte-zientzietan, estereotipoa talde edo beste gizarte-kategoria batean sailkatu ondoren, talde horretako pertsonei eta horien jokabideei buruz osatzen den aurreiritzi eta irudi sinplifikatua da, kulturalki nahiz orokortze-prozesu baten ondorioz eratua eta pertsonei zuzenean aplikatzeaz gainera ekoizpen kulturalean (literatura, komikia, zinema,...) ere maiz baliatzen dena. Gehienetan, estereotipoak ez datoz bat errealitatearekin eta horien aplikazioa secundum quid edo gehiegizko orokortze izeneko falaziaren ondorioa da.

Estereotipatzea esaldi, ideia edo irudi bat, behin eta berriro aldaketarik gabe errepikatzea da.

Estereotipoak indarkeria iturri izan daitezke; indarkeria matxistarena besteak beste:

"Indarkeria sexistaren inguruan gailentzen diren estereotipoek ideologia heteropatriarkalari erantzuten diote". Tania Martínez Portugal.

Roland Barthesek hala dio, Barbara Krugerren ikuspegitik ikusita: Indarkeria oro, estereotipo negargarri baten irudikapena da berez.

Read next

In 78 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article