factograf
EU

Eskumiku

Eskumiku

Eskumiku (latinezko ex communicatio hitzetik eratorria) gizabanako bat edo batzuk erlijio batetik egoztea da, behin-behinean edo behin betiko. Zigorraldi horretan, zigortua ez da sinestunen komunitateko kide, eta ezin du zeremonietan parte hartu.

Kristau eliza guztiek beren zuzenbide kanonikoan arautu dute prozesu hori. Kristautasunean, eskumikuakeukaristian parte hartzeko debekua dakar. Zigorra 306an ezarri zen, Iliverisko Kontzilioan. Era horretan, berreskuratu egin zen ortodoxiaren aurkako doktrinak bultzatzen zituztenei antzina ezartzen zitzaizkien anatemak. Hala ere, ondorioak erlijiotik at ere zabaldu daitezke: Elizarekin harremana galtzean, Erdi Aroan erregeek botere politikoa ere galtzen zuten.

Budismoan eta hinduismoan, berez ez dago eskumikurik, baina sinestunen komunitatetik botatzeko prozedurak ere erabili dituzte. Islamek bere sistema du, takfir izenekoa. Era berean, judaismoak herem izeneko anatema du.

Kanpo estekak


Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 74 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article