factograf
EU

gorputzaren goiko atala estaltzeko jantzia

Elastiko

Elastiko
Artikulu hau jantziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elastikotasun (argipena)».

Elastikoa edo nikia gorputz-enborra estaltzen duen janzki bat da. Elastikoak eskuarki ez du folarik, ez botoirik eta ez patrikarik, anoki biribila izaten du eta mahuka motzak.

Tiserta T-shirt ingeles hitzaren moldaketa da, hau da, "T eiteko alkandora": irudian ikusten den bezala, T itxura du eta gehienetan kotoiz egina da.

Elastiko motak

Ohiko janzkerako elastikoak

Elastikook gerriraino iristen dira, baina luzera modaren arabera alda daiteke. Adibidez, motz eta estu batzuek zilborra agerian uzten dute.

Kirol elastikoak

Kirol taldearen koloreak eta kirolariaren izena edota zenbakia daramaten elastikoak dira, taldeak eta kirolariak erraz bereizi ahal izateko.

Read next

In 85 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article