factograf
EU

El verdugo

Key facts

argitaratze-data1963
honako hau dafilm
zuzendariaLuis García Berlanga
genero artistikoakomedia dramatiko
All data from the card 16
Argitaratze-data
1963
Izenburua
El verdugo
Jatorrizko hizkuntza
gaztelania
Jatorrizko herrialdea
Espainia eta Italia
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Genero artistikoa
komedia dramatikoa
Iraupena
95 minutu
Kolorea
zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k)
Madril eta Mallorca
Zuzendaria(k)
Luis García Berlanga
Gidoigilea(k)
Ennio FlaianoLuis García BerlangaRafael Azcona
Edizioa
Alfonso Santacana (en)
Musikagilea
Miquel Asins
Argazki-zuzendaria
Tonino Delli Colli
Kontakizunaren tokia
Espainia
Argumentu nagusia
heriotza zigorra

El verdugo (euskaraz Borreroa) 1963ko umore beltzezko filma da, Luis García Berlanga espainiar zinemagileak zuzendu zuena. José Isbert, Nino Manfredi, Emma Penella, Alfredo Landa, Antonio Ferrandis, Lola Gaos, José Luis López Vázquez, Ángel Álvarez, María Luisa Ponte, María Isbert, Julia Caba Alba, José María Prada, José Luis Coll, Xan Das Bolas, Emilio Laguna eta Xesc Forteza izan ziren antzezle nagusiak.

Heriotza zigorraren kontrako alegatua eta frankismoaren kritika da. Oihartzun handia izan zuen Veneziako Zinemaldian aurkeztu zelarik, baina Espainian zentsuratua izan zen. Espainiar zinemako film klasiko edo maisulantzat hartzen da.

Argumentua

Amadeo (José Isbert) Madrilgo Auzitegiko borreroak exekutatu berri duen presoaren gorpua eraman behar duen ehorztetxeko José Luis (Nino Manfredi) langilea ezagutu du. José Luisek ez du neska-lagunik topatzea lortzen, inguruko neska guztiak ehorztetxe batean gorpuen artean lan egiten duela jakiten dutenean ihes egiten baitiote. Amadeoren alaba Carmenek ere (Emma Penella) ez du mutil-lagunik topatzea lortzen, bere senargai guztiek haren aita borreroa dela jakitean ihes egiten baitiote. Carmenek José Luis "harrapatu" eta haurdun geratu da.

Amadeo funtzionarioa denez, elkargoak etxebizitza bat eskaini dio, baina Amadeok hura denbora baterako besterik ez duela izango badaki, etxebizitza emango dioten unean jada lanbidetik erretiratuta egonen baita. Carmenek eta bere aitak etxebizitza mantendu asmoz José Luisek borrero lanbidea har dezan engainatu dute, betiere inor exekutatzera iritsiko ez dela ziurtatuz. Baina Mallorcan egin beharreko exekuzio baten agindua iritsitakoan, José Luisek izu-ikaraz lanpostutik dimititu du, nahiz eta erabaki horrek etxebizitza galdu eta ordu arte kobratutako nominak itzuli beharra izan behar dituela jakin arren. Amadeo eta Carmen aita-alabak berriz ere José Luisek azken unera arte itxoin dezan katramilatu dute, exekutatu beharreko presoa gaixo izanik bere kabuz hilko dela sinistaraziz. Azkenik, eszena ahaztezin batean, José Luis koitadua garrote vilera borreroa beharrean kondenatua balitz bezala bere betebeharra egin dezan arrastaka eraman dute.

Aktoreak

Kanpo estekak

  • El verdugo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
  • El verdugo filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Gaztelaniaz)

Read next

In 19 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article