factograf
EU

Gipuzkoako herria

Eibar

Eibar

Key facts

biztanleria27.484
azalera24,78km²
honako hau daEspainiako udalerria, hiri
estatu burujabeEspainia
hiriburuaEibar
sorrera data1346(e)ko otsailaren 5(a)
itsas mailaren gainetiko altuera121m
gobernuburuaJon Iraola Iriondo
kontinenteaEuropa
honako erakunde administratiboan dagoDebabarrena
All data from the card 22
Estatua
Espainia
Erkidegoa
Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea
Gipuzkoa
Eskualdea
Debabarrena
Izen ofiziala
Eibar
Alkatea
Jon Iraola Iriondo
Posta kodea
20600
INE kodea
20030
Herritarra
eibartar
Ezizena
herrikuak, txaputxeruak eta armaginak
Koordenatuak
43°11′03″N 2°28′24″W / 43.1843°N 2.4733°W
Azalera
24,78 km²
Altitudea
124
Distantzia
45 km Donostiara
Biztanleria
27.484 (2025: 122)
Dentsitatea
11,09 bizt/km²
Euskaldunak
% 52.64 + % 15.34 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera
% 13.0 (2021)
Etxeko erabilera
% 36.25 (2021)
Sorrera
1346 hiri gutuna
Webgunea
http://www.eibar.eus/
Hiri senidetuak
Užice (en) , Yecla eta Vilariño de Lama Ma

Eibar Gipuzkoa mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdeko jendetsuena. Izan ere, 27.484 biztanle zituen 2025. urtean; beraz, Gipuzkoako hiri jendetsuenetan laugarrena da (Donostia, Irun eta Errenteria baino ez dira jendetsuagoak). 24,78 km² ditu, eta Deba ibaiaren ertzean dago, Bizkaiarekiko mugan. Herria 1346. urteko otsailaren 5ean sortu zen, Gaztela eta Leongo errege Alfontso XI.ren foru bidez, Sant Andrés de Heybar izenarekin.

Izena

Herriaren izena Eibar izan da, zenbait aldaera grafiko ezberdinekin (Heibar, Heybar, Eyvar eta abar), gutxienez XIV. gizalditik hona eta, ziurrenik, baita lehenago ere, hiria sortu orduko.

Hiri-gutuna jaso zuenean, herriko zaindariaren izena erantsi zioten sorrerako izen ofizialean: Sant Andrés de Heybar. San Andres parrokiaren lehenengo aipamena 1267. urtekoa da, nahiz eta egungo eraikina askoz geroagokoa den.

Hala ere, nolabaiteko zalantza historikoa izan da Erregeak hiria sortzeko aginduan ezarritako izenarekin. Eibarko herriaren hiri-gutuna desagertuta dago XVII. mendeaz geroztik eta, hartara, sorreraren erreferentzia zaharrena Esteban Garibai historialariaren 1571. urteko lana da. Lan horretan aipatzen da erregeak herriari ezarritako hasierako izena Villa nueva de Sant Andrés izan zela eta horrek zenbait zalantza sortu izan ditu mendeetan zehar, zenbait historialarik zuzenean hartu baitzuten Garibairen aipua. Hala ere, Javier Elorza historialariaren ikerketak garbi utzi zuen Garibairen lanean akats txiki bat izan zela eta hiriaren jatorrizko izen ofiziala Sant Andrés de Heybar izan zela. Gainera, Garibaik berak ere "se llamó Heybar, de su primitivo nombre" erantsi zuen bere lanaren amaieran.

Izen horrekin azalduko zaigu, beraz, Sant Andrés de Heybar (edo antzeko formak) XIV-XVI mendeetako agiri guztietan. Harrezkero, santu babeslearen izena atzean geratu zen eta Eibar soila nagusitu.

Etimologiari dagokionez, garbia dirudi izenaren bigarren osagaia ibar terminoari dagokiola; baina ez horrenbeste, ordea, zein den lehenengo osagaia. Hegi-ibar (hegi/hei izen arruntetik) eta Ego-ibar (Ego ibai eta ibarretik) formak aipatu dira jatorritzat, eta ez dago oinarri handiegirik ez bata, ez bestearen alde. Javier Elorza historialariak, bestalde, eio (eho) aditzarekin lotu du, Ego errekaren ibarrean zeuden errotekin lotuta egon daitekeelakoan. Eibarko Udalak osatutako batzorde batek Ego-Ibarra izena hartu zuen 20. mendearen azken laurdenean.

Eibarko herritarrei eibartarrak deritze, eta herri-goitizen batzuk ezagutzen dira, hala nola txaputxeruak («lehorrekoak»), xapu herrikoak eta armaginak; azken forma hori, bereziki Eibar futbol taldeari aplikatua.

Eibarko eta Eibartik eretan deklinatzen da izena herrian bertan: Eibarreko entzutea arrotza zaie bertakoei.

Geografia

Eibarko udaletxea Untzaga plazan
Eibarko udaletxea Untzaga plazan
Eibar Urkotik
Eibar Urkotik
Oiz mendia Kalamuatik
Oiz mendia Kalamuatik
Orografia menditsua du Eibarrek, eta hiria mendian gora hazi da
Orografia menditsua du Eibarrek, eta hiria mendian gora hazi da
4 images

Udalerri mugakideak

Gipuzkoa mendebaldeko udalerria izanik, Bizkaiarekin egiten du muga. Hala, bada, Eibarrek mendebaldean mugakide ditu Bizkaiko Etxebarria, Ermua, Mallabia eta Zaldibar herriak; iparraldean, Bizkaiko Markina-Xemein; ekialdean, Debabarreneko Soraluze eta Elgoibar; eta hegoaldean, Debagoieneko Bergara eta Elgeta.



Auzoak

Baserri-auzoak

Eibarren bost baserri-auzo daude:

Hedadurari dagokionez, Kiñarraga-Otaola auzoa handiena da. Izan ere, ez da benetako auzoa, zenbait auzune txikiagoren batura baizik (Otaola, Urki, Kiñarraga...). Inguru horretan nekez jotzen du eguzkiak eta herri-basoak izan dira nagusi beti. Historian zehar baserri gutxi jaso dira Kiñarraga-Otaola inguruan, eta sortu diren bakarrak, gehienbat, herritik gertu eraiki dira. Eibar handitu ahala, baserriak galtzen joan dira, ordea.

Baserri kopuruaren arabera, Mandiola da auzorik handiena eta aberatsena. Gorostan eta Arraten ere badira hainbat baserri eta baseliza. Hala ere, hiru auzo horiek nahiko txikiak dira eta oso lotura estua izan dute herrigunearekin.

Baserri auzo horiei balle ere esaten zaie Eibarko euskaraz, baina berba hori bere horretan erabili barik baizik eta izenari lotuta. Honela: Kiñarra-balle, Arrate-balle, Gorosta-balle, Mandiola-balle eta Agiña-balle. Ez dago argi nola idatzi behar diren izen konposatu hauek: Gorosta-Balle, Gorosta-balle, Gorosta Balle ala Gorostaballe. Artikuluarekin ere erabiltzen dira batzuetan: Gorostaballiak (ergatiboan).

Bost auzoen artean berezi eta bakartuena Aginaga da. Ixua mendiaz bestalde dagoenez, Artibai ibaiaren arroan, Eibarko herrigunearekin hartu-eman txikiagoa izan du eta haren izaera berezia du, eliza, eskola, kanposantua, taberna eta abarrekin. Hizkera aldetik, Markinako hizkeraren eragin nabaria dauka, Eibarkoaren ezaugarriak gordetzen dituen arren.

Herriguneko auzoak

  • Azitain
  • Urkizu. Herrian Urkuzua izenaz ere ezaguna.
  • Saratsuegi. Eibartarrek Sautsi esaten diote, XXI. mendean urbanizatutako inguru horri.
  • Txonta
  • Jardineta
  • Ipurua
  • Urki. Jatorri etimologikoa, Urkidi.
  • Ubitxa. Jatorri etimologikoa, Ubidieta,-> Ubieta -> Ubitta -> Ubitxa.
  • Legarre
  • Amaña

Eibarko mendiak mendi-lerroa

Eibar inguruan dauden mendi ugariek Eibarko mendiak izeneko mendi-lerroa osatzen dute. Nagusi eta ezagunenak Kalamua eta Urko dira, baina hauek dira mendi guztiak:

  • Aizketa
  • Akondia / Arrikurutz
  • Ariznabar
  • Arrate
  • Artarrai
  • Azkonabieta
  • Baldaburu / Baldako txuntxurra
  • Egoarbitza
  • Eriano
  • Galdaramuño
  • Garagoiti
  • Gaztelumendi
  • Moru
  • Santamariñazar
  • Topinburu
  • Urko

Eibarko errekak

Lurrez txikia da Eibarko udalerria eta ez dauka ibai handirik bere lurretan. Ego errekak gurutzatzen du herri guztia, sartaldetik sortaldera eta Deba ibaiarekin egiten du bat Maltzagan, udalerriaren ekialdeko muturrean.

Ego errekak jasotzen ditu Eibarko lurretako ur gehienak, Aginaga auzokoak izan ezik, Artibai ibaira baitijoaz auzune horretako erreketan bildutako urak, Bizkai alderantz, beraz.

Hona hemen Eibarko lurretan dauden erreka, iturri eta adarren zerrenda:

  • Artibai arrokoak: Arando, Agiña eta Urko; Orberreka eta Altzerreka; Itturguen, Iteriaga (Itterixa) eta Altzorbe.
  • Ego errekaren ipar isurialdekoak: Kortatxo; Karabia eta Abauntzaga (Abontzaerreka); Ardantza; Trango, Ormaiztegi, Txarako, Pagaegi, Errentziño eta Matxaria; Aasuaerreka; Txarakoerreka; Iruintxaur, Magdala, Pagolaerreka eta Gorosta; Zubiaga; Pagoaga; Iruitz, Maaldegi, Txindurrierreka eta Zaturio.
  • Ego errekaren hego isurialdekoak: Iburrerreka; Otaola; Txaltxako; Ubidieta (Ubitxa), Lixiberreka eta Unbe; Asurtza, Aranbaltz eta Txonta; Indurio, Kiñarraga eta Aiagaerreka (Aixerreka); Aldabeerreka; Errialtzu.

Historia

Hiribildua sortu baino lehen, Ego ibarrean bazen burdinolen inguruan osatutako egitura administratibo bat, gaur eguneko udalerrien eta are probintzien mugez gaindi.

Gaztelako Alfontso XI.a erregeak foru gutuna eman zion 1346ko otsailaren 5ean Villanueva de San Andrés de Heybar izenaz. Bertan, agindu zuen lekua jendeztatzea, harresiz ixtea, dorrez hornitzea, eta abar. Ondoren eratu ziren lehen kaleak izan ziren Barrenkale, Elgetakale, eta Txirio Kalea (Somera eta Txurio izenekin ere ezaguna). XV. mendean, biztanleria bost halako eta gehiago handitu zuen, itsasoari begira egiten zuen industria-jardueraren epelean.

1766ko matxinadak (artoaren eta gariaren garestitzeak sortutakoak), eta 1794. urtean Frantziako tropen sarrerak (Konbentzioaren Gerra) herria lur jota utzi zuten. Kontzejua, eskolak eta elizaren zati bat erre egin zituzten; 116 etxe galdu ziren auzoetan eta arrabalean.

Karlisten gerrateek ere ez zioten onik egin herriari, Eibar liberala zelako. Maria Angela izeneko emakume bat nabarmendu zen Eibarren liberalen alde, eta kalea eman zion ondoren Udalak.

Espainiako II. Errepublikari oso lotuta egon zen Eibar, haren aldarrikapenean ordu batzuz aurreratu zirelako eibartarrak herriko plazan, udaletxean. Espainiako Gerra Zibila hastean, Errepublikari leial lotu zitzaion herria, eta 1936ko irailean, behin matxinoek Gipuzkoa azpiratutakoan, frontearen lehen posizioan egon zen herria. Egoera hori 1937ko apirilaren 26 arte luzatu zen, indar kolpistak herrira sartu zirenean. Kalte handiak izan zituen kaskoan bonbardaketen eta suaren ondorioz.

Gerratearen ondoren herriaren fisionomia eta itxura goitik behera aldatu zen; esate baterako, Barrenkale kalea, hiriko zaharrenetakoa, desagertu egin zen urbanismotik beste etxe eta kale forma batzuek hartuta ingurua. 1940ko urriaren 8an, "Regiones Devastadas" delakoaren Zuzendaritza Nagusiak urbanizazio-proiektua onartu zuen, eta beste gauza askoren artean, Ego erreka tapatzea erabaki zuten, lurrazal gehiago edukitzeko asmoz.

Ekonomia

2 images

Ekonomiaren arloan, Eibar hiriak beti izan du metalarekin zerikusia duen industriarik, eta armagintza izan da herriari izana (eta baita izena ere) eman dion lanbide tradizionala. XV. gizalditik XX. gizaldira bitartean, horixe izan da eibartarren lanbide ezagunena (grabatuarekin eta damaskinatuarekin batera). XX. mendean, berriz, armagintzak indarra galtzen joan zen, eta beste sektore batzuk indartzen. Azpimarratzekoa, bereziki josteko makinak egiten zituen Alfa, eta bizikleta fabrika ugariak (GAC, Orbea, Abelux, BH...), guztiak ere Eibarren sortutakoak, nahiz eta XX. mende amaieran beste herri batzuetara joan ziren gehienak, Eibarren historikoki izan duen lur-sail gabeziak bultzatuta. Gaur egun, Eibarko ekonomia metalen eraldatzean oinarritzen da, bereziki autoen atalak egiteko, baina horrez gain, makina erreminta, armak eta mikrofusioa ere nabarmentzekoak dira.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea %0,2; bigarren sektorea %19,3; hirugarren sektorea %75,9; eta eraikuntza %4,6.

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 18.988 euro-koa zen, eta etxegune bakoitzeko 43.246 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (19.616 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 24.850 euro zen. Errenta gordina 22.619 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 22.613 eurokoa zen: gizonena 29.115 eurokoa eta emakumeena 17.290 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 40,6 txikiagoa. Gipuzkoa osoan, mediana 23.258 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 41.206 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 13.703 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 94.060 euro baino gehiago.

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2023) Gipuzkoako mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
 
 
 
11.417
P20
1.108
15.319
P25
5.063
18.645
P30
8.360
24.434
P40
12.938
29.115
P50
17.290
33.757
P60
21.688
39.139
P70
27.029
42.304
P75
30.176
44.437
P80
34.032
55.769
P90
43.861
69.503
P95
53.470
135.679
P99
87.620
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2023) Gipuzkoako mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
17.931
P10
11.429
26.682
P20
16.160
30.029
P25
18.253
33.125
P30
20.496
39.611
P40
25.367
46.070
P50
31.327
54.090
P60
39.926
63.454
P70
48.844
69.721
P75
55.883
76.886
P80
63.698
99.195
P90
85.050
122.052
P95
108.863
218.661
P99
175.315
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 54 soldatak dira.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da. Udalerrian indizea 28,1 da, probintziakoaren (27,3; Gipuzkoako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,5 da, probintziakoaren (2,3; Gipuzkoako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 12.404 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 113.345 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 10,9 zen (Gipuzkoa osoan, % 11,1; udalerriko banaketa antzekoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 9.127 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 43.640 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 20,9 zen (Gipuzkoa osoan, % 21,2).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.00070.00080.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Eibar udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 12.424 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 53,0; gainerako % 47,0 inaktibo zeuden (erretiratuak % 56,3, beste inaktiboak % 30,5 eta ikasleak % 13,1).<ref name="ine-harremana">{{erreferentzia|argitaletxea=INE|izenburua=Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)|lana=Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=66846%7Chizkuntza=es}}</ref> Aktiboen artean, langabezia-tasa % 11,9 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 56,3 zen eta emakumezkoena % 49,9; langabezia-tasa, aldiz, % 9,4 eta % 14,6 zen, hurrenez hurren.<ref name="ine-harremana" />

Okupatuen kopurua 10.900 zen 2023ean, 2021eko 10.500etik gora.<ref name="ine-jarduera">{{erreferentzia|argitaletxea=INE|izenburua=Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)|lana=Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=69992%7Chizkuntza=es}}</ref> Emakumeek okupatuen % 47,2 osatzen dute, eta gizonek % 52,8.

10.900okupatu, 2023+% 3,8 2021etik
% 47,2emakumeak okupatuen artean
% 53,0jarduera-tasa, 2024
% 11,9langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 46,7
% 26,5
% 14,3
Okupatuak · % 46,7Langabeak · % 6,3Ikasleak · % 6,2Erretiratuak · % 26,5Beste inaktiboak · % 14,3
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Eibar, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak10.945% 46,75.773% 51,15.172% 42,7
Langabeak1.479% 6,3598% 5,3881% 7,3
Inaktiboak11.005% 47,04.936% 43,76.069% 50,1
Guztira23.429% 100,011.307% 100,012.122% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 65,8), industria (% 29,2), eraikuntza (% 4,4) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 0,4).<ref name="ine-jarduera" /> Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 29,0), ondoren merkataritza (% 13,3) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 9,4) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Gipuzkoako mapa
% 29,2
% 65,8
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 0,4Industria · % 29,2Eraikuntza · % 4,4Zerbitzuak · % 65,8
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 29,0
Merkataritza
% 13,3
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 9,4
Hezkuntza
% 6,7
Jarduera profesionalak
% 6,3
Ostalaritza
% 5,9
Administrazio publikoa
% 4,6
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 4,6
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Eraikuntza
% 4,4
Etxeetako jarduerak
% 3,2
Beste zerbitzu batzuk
% 3,0
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,9
Garraioa eta biltegiratzea
% 2,3
Informazioa eta komunikazioak
% 1,7
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,5
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 0,4
Higiezinen jarduerak
% 0,2
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,2
Erauzketa-industriak
% 0,1
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 47,9; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 33,9), eta oinarrizko okupazioak % 13,6.<ref name="ine-okupazioa">{{erreferentzia|argitaletxea=INE|izenburua=Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)|lana=Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=69998%7Chizkuntza=es}}</ref> Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 50,0 eta emakumeen % 45,6).

% 33,9
% 47,9
% 13,6
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 33,9Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 47,9Oinarrizko okupazioak · % 13,6Ez dago jasota · % 4,6
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Eibar, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak3.693% 33,91.874% 32,61.819% 35,3
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak5.221% 47,92.875% 50,02.346% 45,6
Oinarrizko okupazioak1.481% 13,6712% 12,4769% 14,9
Ez dago jasota505% 4,6289% 5,0216% 4,2
Guztira10.900% 100,05.750% 100,05.150% 100,0

Okupatuen % 82,7 besteren konturako langileak dira, eta % 17,3 norberaren konturakoak.<ref name="ine-egoera">{{erreferentzia|argitaletxea=INE|izenburua=Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)|lana=Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=69993%7Chizkuntza=es}}</ref>

% 14,7
% 67,4
% 15,3
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,6Norberaren kontura, langilerik gabe · % 14,7Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 67,4Besteren kontura, aldi baterakoa · % 15,3
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Eibar, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura1.889% 17,31.117% 19,4772% 15,0
Besteren kontura9.011% 82,74.633% 80,64.378% 85,0
Guztira10.900% 100,05.750% 100,05.150% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 85,5 estatuan jaio zen, eta % 14,5 atzerrian.<ref name="ine-harremana" /> Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 52,0 okupatuak dira, % 34,7 erretiratuak, % 6,1 ikasleak, % 3,6 langabeak eta % 3,6 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 48,5 okupatuak dira, % 27,4 bestelako inaktiboak, % 12,0 langabeak, % 8,5 ikasleak eta % 3,5 erretiratuak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 42,5 okupatuak dira, % 26,6 erretiratuak, % 19,8 bestelako inaktiboak, % 6,3 ikasleak eta % 4,8 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 43,6 okupatuak dira, % 29,4 bestelako inaktiboak, % 18,7 langabeak, % 6,2 ikasleak eta % 2,1 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 52,0
Okupatuak
% 48,5
% 3,6
Langabeak
% 12,0
% 6,1
Ikasleak
% 8,5
% 34,7
Erretiratuak
% 3,5
% 3,6
Beste inakt.
% 27,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 42,5
Okupatuak
% 43,6
% 4,8
Langabeak
% 18,7
% 6,3
Ikasleak
% 6,2
% 26,6
Erretiratuak
% 2,1
% 19,8
Beste inakt.
% 29,4
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 85,8 estatuan jaio zen, eta % 14,2 atzerrian.<ref name="ine-okupazioa" /> Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 48,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 36,5 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 10,5 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 61,0 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 23,6 oinarrizko okupazioetakoak eta % 9,0 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 45,4 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 39,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 10,3 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 46,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 42,4 oinarrizko okupazioetakoak eta % 7,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 36,5
Goi eta erdi maila
% 9,0
% 48,2
Langile kualifikatuak
% 61,0
% 10,5
Oinarrizko okup.
% 23,6
% 4,8
Ez dago jasota
% 6,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 39,9
Goi eta erdi maila
% 7,9
% 45,4
Langile kualifikatuak
% 46,5
% 10,3
Oinarrizko okup.
% 42,4
% 4,4
Ez dago jasota
% 3,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.<ref name="ine-jarduera-jaiolekua">{{erreferentzia|argitaletxea=INE|izenburua=Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)|lana=Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=70000%7Chizkuntza=es}}</ref> Estatuan jaiotako gizonen artean, % 48,9 zerbitzuetan ari dira, % 45,7 industrian eta % 5,1 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 48,3 zerbitzuetan ari dira, % 25,9 industrian, % 22,6 eraikuntzan eta % 3,1 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 83,9 zerbitzuetan ari dira, % 14,9 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 90,7 zerbitzuetan ari dira, % 8,8 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 0,3
Nekazaritza
% 3,1
% 45,7
Industria
% 25,9
% 5,1
Eraikuntza
% 22,6
% 48,9
Zerbitzuak
% 48,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,1
Nekazaritza
% 0,3
% 14,9
Industria
% 8,8
% 1,1
Eraikuntza
% 0,1
% 83,9
Zerbitzuak
% 90,7
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.


Lehen sektorea

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 45 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 334 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten. Udalerriaren azalera 24,8 km² denez, NAE lurraldearen % 13,5 da. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 93,6 larre iraunkorrak (313 ha, 44 ustiategitan), % 2,7 lur goldagarria (9 ha, 29 ustiategitan), % 2,4 arbolak (8,1 ha, 27 ustiategitan), % 1 berotegiak edo babes garai irisgarriak (3,4 ha, 6 ustiategitan) eta % 0,2 norberaren kontsumorako baratzeak (0,81 ha, 27 ustiategitan).

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
13%
87%
NAE · 334 ha (% 13,5)Gainerako azalera · 2.144 ha (% 86,5)
NAE, lur-erabileraren arabera
94%
Lur goldagarria · 9 ha (% 2,7)Larre iraunkorrak · 313 ha (% 93,6)Arbolak · 8,1 ha (% 2,4)Baratzeak · 0,81 ha (% 0,2)Berotegiak · 3,4 ha (% 1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 387 behi, 651 ardi, 134 ahuntz, 5 txerri, 137 zaldi, 119 hegazti, 20 untxi eme eta 5 erlauntz zeuden.

Ibilgailu-parkea

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 14.745 gidari zeuden erroldatuta: 8.847 gizon (% 60) eta 5.898 emakume (% 40). Biztanleen % 53,7 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 15.005 ibilgailuk osatzen zuten: 11.312 turismo, 1.459 motozikleta, 832 furgoneta, 649 kamioi eta 278 ziklomotor. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 412 turismokoa zen (probintziako 3. baxuena), probintziako batez bestekoaren (455) azpitik.

Turismoen batez besteko adina 12,6 urtekoa zen; turismoen % 9,5k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 10,7k 25 urte baino gehiago. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 51,3 diesel zen eta % 47,8 gasolinazko; 73 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,5; probintzian % 0,8). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 6,2k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 23,8k ez zuen etiketarik.

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
40%
30%
24%
0 etiketa · 166 (% 1,1)ECO · 749 (% 5)C etiketa · 5.878 (% 39,6)B etiketa · 4.530 (% 30,5)Etiketarik gabe · 3.531 (% 23,8)
Turismoak, adinaren arabera
10%
17%
27%
36%
11%
< 4 urte · 1.075 (% 9,5)4–8 urte · 1.909 (% 16,9)8–15 urte · 3.026 (% 26,8)15–25 urte · 4.091 (% 36,2)≥ 25 urte · 1.211 (% 10,7)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Demografia

Gipuzkoa eta Bizkaiko beste herri batzuetan bezala, Eibarren ere biztanleriaren hazkunde handia gertatu zen XX. mendeko 50eko eta 60ko hamarkadan. Eskualdearen hazkunde begetatiboaz gain, Espainiatik etorkin asko iritsi ziren, Gipuzkoako garapen ekonomikoak sortutako eskulan eskaria betetzera.

1980ko hamarkadan populazioaren gainbehera hasi zen, krisialdi ekonomikoaren eraginez. Biztanleen galera ez da eten, nahiz eta XXI. mendearen hasieran pixka bat moteldu zen.

2019an 27.246 biztanle zituen, horietatik %24,65ek 65 urte edo gehiago zuten. Eta atzerrian jaiotakoen kopurua %11,57 zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea500010.00015.00020.00025.00030.00035.00040.000189019201950198020102040EibarBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−200−10001002003004005001975198319911999200720152023EibarHazkunde begetatiboa
Urtea 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025
Hazkunde begetatiboa 421 403 443 41 −37 44 118 114 57 85 10 42 −76 −62 −25 −61 −111 −135 −79 −60 −112 −88 −98 −133 −154 −63 −109 −132 −52 −90 −87 −38 −44 −100 −30 −45 −45 −141 −51 −91 −71 −128 −129 −117 −128 −172 −113 −168 −146 −147 −100
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea708090100110120130140199620012006201120162021GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025
Bizirik jaiotakoak 194 192 168 184 224 182 172 238 216 236 243 263 211 218 265 265 229 233 240 248 234 221 212 193 217 204 172 178 157 219
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jatorria

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 55,4 udalerri berean jaioak ziren, probintziako batez bestekoaren (% 46,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 13,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 16 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Gipuzkoako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 55,4Probintzia berean · % 8,2Erkidegoan · % 6,6Beste erkidegoa · % 13,8Estatutik kanpo · % 16
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 63 Gipuzkoan, % 6,2 Bizkaian, eta % 0,6 Araban jaio ziren.

Jaioterria, lurralde historikoka
Gipu
EAEt
Gipuzkoa · % 63Bizkaia · % 6,2Araba · % 0,6EAEtik kanpo · % 30,1
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 11,8k atzerriko nazionalitatea zuen. Atzerritarren artean, talde nagusiak Magreb (% 34,7), Hego Amerika (% 25,9), Erdialdeko eta Iparraldeko Amerika (% 17,6) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Kolonbia, Nikaragua dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Afri
Amerika · % 51,9Europa · % 6,1Afrika · % 36,7Asia · % 5,2Ozeania · % 0,1
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Etxebizitza

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 13.623 etxebizitza zeuden: 11.850 (% 87,0) nagusiak eta 1.763 (% 12,9) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).<ref name="EUSTAT-etxe">{{erreferentzia|izenburua=Etxebizitzen parkea|lana=Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak|argitaletxea=Eustat|url=https://eu.eustat.eus/estadisticas/tema_443/opt_0/tipo_1/ti_etxebizitza-parkea/temas.html%7Chizkuntza=eu%7Curtea=2024}}</ref> 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 1.227 (% 9,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 792 (% 5,9) hutsik zeuden.<ref name="INE-59531">{{erreferentzia|izenburua=Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)|lana=2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|argitaletxea=Espainiako Estatistika Institutua|url=https://www.ine.es/jaxi/Tabla.htm?tpx=59531%7Chizkuntza=es%7Curtea=2021}}</ref> Etxebizitza nagusien % 81,5 jabetzan zegoen eta % 16,6 alokairuan.<ref name="EUSTAT-etxe" /> INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 2 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 10 plazarekin (5 plaza etxebizitzako).<ref name="INE-39363">{{erreferentzia|izenburua=Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak|lana=Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala)|argitaletxea=Espainiako Estatistika Institutua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=39363%7Chizkuntza=es%7Curtea=2026}}</ref>

13.623etxebizitza
11.850nagusi
2etxebizitza turistiko (2026) Gipuzkoako mapa

Etxebizitza multzoa Gipuzkoako mapa (2024)

11.850
1.763
Nagusiak (11.850)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (1.763)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa, 2021) Gipuzkoako mapa (2021)

11.516
1.227
Okupatuak (11.516)Noizbehinkakoak (1.227)Hutsik (792)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Gipuzkoako mapa (2024)

9.655
1.963
Jabetzan (9.655)Alokairuan (1.963)Beste modu batean (232)

Guztira 11.850 etxegune zeuden, batez beste 2,3 egoiliarrekoak; horietatik 3.958 (% 33,4) pertsona bakarrekoak ziren.<ref name="EUSTAT-etxe" />

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Gipuzkoako mapa (2024)

3.958
3.605
4.095
Egoiliar 1 (3.958)2 egoiliar (3.605)3-5 (4.095)6-9 (191)10 edo gehiago (1)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 76,9 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 58,6 urtekoa.<ref name="EUSTAT-etxe" /> Etxebizitzen % 1,3 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 30,6 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.<ref name="EUSTAT-etxe" /> Etxebizitzen % 81,0 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

2.894
6.267
2.523
1.643
Etxebizitza 1 (181)2 (105)3-10 (2.894)11-20 (6.267)21-40 (2.523)41 edo gehiago (1.643)

Gela kopurua

5.076
5.887
1.376
1-3 gela (798)4 (5.076)5 (5.887)6 (1.376)7 edo gehiago (476)

Bainugela kopurua

10.738
2.826
Bainugela 1 (10.738)2 edo gehiago (2.826)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 9,0 berokuntza zentrala zuten, % 73,0 banakakoa eta % 17,4 noizean behingoa.<ref name="EUSTAT-etxe" /> Horrez gain, % 65,1 hodien bidezko gasa zuten eta % 81,8 igogailua.

Berogailu mota

% 9,0
% 73,0
% 17,4
Zentrala (% 9,0)Banakakoa (% 73,0)Noizean behingoa (% 17,4)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 65,1
Ur bero zentrala% 34,7
Igogailua% 81,8

Hezkuntza-maila

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 23.695 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 40,9 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 21,3; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 24,1; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 13,7.<ref name="ine-ikasketa-maila">{{erreferentzia|argitaletxea=INE|izenburua=Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)|lana=Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=66621%7Chizkuntza=es}}</ref> Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 39,3 zen 2021ean eta % 40,9 2024an; beraz, 1,6 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 15,8 izatetik % 13,7 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 38,3 ziren, eta gizonen artean % 43,8; 5,5 puntuko aldea, gizonen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 16,7 eta gizonen % 10,4 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

23.695biztanle 15 urte edo +, 2024
% 40,9goi-mailako ikasketak+1,6 puntu 2021etik mapa
% 13,7lehen hezkuntza edo gutxiago−2,1 puntu 2021etik mapa
% 10,4ikasten ari dira, 2024
% 13,7
% 24,1
% 21,3
% 40,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 13,7Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 24,1Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 21,3Goi-mailako ikasketak · % 40,9
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Gipuzkoako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 57,0 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 43,0 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 132 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 44,4 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 55,6. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 1,7 ziren.<ref name="ine-ikasketa-maila" />

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 1,7
DBH eta antzekoak
% 24,1
Erdi-mailako LH
% 11,8
Goi-mailako LH
% 17,6
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 11,4
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 8,3
Masterrak eta espezialitateak
% 3,1
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Eibar, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak9.697% 40,95.012% 43,84.685% 38,3
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa5.045% 21,32.429% 21,22.616% 21,4
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)5.718% 24,12.811% 24,62.907% 23,7
Lehen hezkuntza edo gutxiago3.235% 13,71.195% 10,42.040% 16,7
Guztira23.695% 100,011.447% 100,012.248% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Eibar, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 39,3% 20,4% 24,5% 15,823.605
2022% 39,8% 20,7% 24,4% 15,123.467
2023% 40,3% 20,7% 24,5% 14,623.554
2024% 40,9% 21,3% 24,1% 13,723.695

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 10,4 ikasten ari zen (2.461 pertsona).<ref name="ine-ikasten">{{erreferentzia|argitaletxea=INE|izenburua=Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)|lana=Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=66627%7Chizkuntza=es}}</ref> Ikasten ari zirenetatik, % 49,2 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 26,5 batxilergoan, % 17,8 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 5,2 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 50,6 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 47,7; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 19,1 eta emakumeen % 16,7. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 92,1 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 51,8 eta 25–29 urtekoen % 14,0; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 1,6 baino ez.<ref name="ine-ikasten-adina">{{erreferentzia|argitaletxea=INE|izenburua=Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)|lana=Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua|url=https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=66629%7Chizkuntza=es}}</ref> 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 48,3 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 43,5.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 92,1
20–24 urte
% 51,8
25–29 urte
% 14,0
30–34 urte
% 6,5
35–39 urte
% 4,3
40–44 urte
% 2,8
45–49 urte
% 2,3
50–54 urte
% 1,1
55 urte edo +
% 0,4
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,1
Goi-mailako ikasketak
% 49,2
Erdi-mailako LH
% 17,8
Batxilergoa
% 26,5
DBH eta antzekoak
% 5,2
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,1
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 84,5 estatuan jaio zen, eta % 15,5 atzerrian.<ref name="ine-ikasketa-maila" /> Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 48,7 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 7,8; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 18,4 eta % 24,0, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 40,8 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 15,0; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 23,6 eta % 26,1, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 48,7
Goi-mailakoak
% 18,4
% 20,8
Batx. / erdi LH
% 23,2
% 22,7
DBH
% 34,4
% 7,8
Lehen H. edo gutx.
% 24,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 40,8
Goi-mailakoak
% 23,6
% 21,0
Batx. / erdi LH
% 23,7
% 23,2
DBH
% 26,6
% 15,0
Lehen H. edo gutx.
% 26,1
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 10,6 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 9,0.<ref name="ine-ikasten" /> Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 51,5 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 34,0 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.


Politika

Eibarko udaletxea.
Eibarko udaletxea.
Sakontzeko, irakurri: «Eibarko alkateen zerrenda»

2019an Miguel de los Toyos (PSE) alkate hautatu zuten berriro, aurreko legegintzaldietan bezala, bere alderdiak zinegotzi bat galdu zuen arren Eusko Alderdi Jeltzalearen mesedetan.

Udal hauteskundeak

Eibarko udalbatza
Alderdia 2019eko maiatzaren 26a 2019eko maiatzaren 26a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
8 / 21
4.474 (% 36)
9 / 21
5.604 (% 39,21)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 21
3.161 (% 25)
6 / 21
3.702 (% 25,90)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
6 / 21
3.301 (% 27)
5 / 21
3.424 (% 23,96)
Irabazi
1 / 21
663 (% 5)
1 / 21
941 (% 6,58)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

Hauek izan dira Eibarko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Mikel Larrañaga Mandiola 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Maria Agirre 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Aurora Baskaran Martinez 1987 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Aurora Baskaran Martinez 1991 1993 a Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Iñaki Arriola Lopez 1993 1995 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Iñaki Arriola Lopez 1995 1999 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Iñaki Arriola Lopez 1999 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Iñaki Arriola Lopez 2003 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Iñaki Arriola Lopez 2007 2008 b Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Miguel de los Toyos Nazabal 2008 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Miguel de los Toyos Nazabal 2011 2015 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Miguel de los Toyos Nazabal 2015 2019 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Miguel de los Toyos Nazabal 2019 2021 c Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra
Jon Iraola Iriondo 2021 Jardunean Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Euskara

Euskara batuko Ermuko zinean, besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren (1968).
Euskara batuko Ermuko zinean, besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren (1968).
Euskaraz eta Kitto! bandoaren 40. urteurrenean, 2022an, kaleratutako bando eleanitz berria, Udaletxearen alde batean ikusgai.
Euskaraz eta Kitto! bandoaren 40. urteurrenean, 2022an, kaleratutako bando eleanitz berria, Udaletxearen alde batean ikusgai.
2 images

Eibarko euskara (euskeria) mendebaleko euskalki edo bizkaieraren aldaera da, Debaerdikoa. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debaerdiko hizkera: Aldaera hori honako herri hauetan hedatzen da, Bizkaiko Ermua eta Mallabia eta Gipuzkoako Antzuola, Bergara, Eibar, Elgeta eta Soraluze. Horien artean aipatzekoa da Antzuolan eta Bergaran gainontzekoetan baino handiagoa izan dela Gipuzkoako euskararen eragina. Debaerdiko hizkeren artean Mallabikoa da besteetatik gehien urruntzen dena, Durangaldeko hizkerekin zubi lana egiten du eta.

Egun Eibarko euskararen Hiztegia eskuragai da, herriko betiko berbak gorde eta ez ahazteko.

2021. urtean 14.319 euskaldun ziren Eibarren, hau da, herritarren % 53,44.

Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartu eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zuten. Horrela ulertu behar da handik lau urtera gauzatu zen Ermuko zina (1968ko ekainaren 28-29-30an) zeinean Baionan proposaturiko irizpideak baliatzeko konpromiso tinkoa hartu baitzuten, alegia, euskara batua sortzearen aldekoa. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren Eibartar batzuk: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.

1982an Udalak, Mikel Larrañaga alkateak sinatuta Euskaraz eta kitto! izeneko udal bandoa proklamatu zuen, zeina 1982ko abenduaren 21ean egin zen publiko. Agiri eta aldarrikapen publikoaren azken hiru hitzak dira euskaraz eta kitto. Hitzok oihartzuna izan zuten eta hurrengo urtean Korrikaren lelo bilakatu ziren, eta oinarri izan ziren gainera Eibarko Eta Kitto euskara elkartea eta tokiko aldizkaria izendatzeko. Euskara sustatzeko ekintza bat entzutetsua izan zen bandoaren argitarapen eta hedapena.

Unibertsitatea

Markeskua jauregia
Markeskua jauregia
"Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua" liburua Juan San Martin bekaren emaitza bat. (Joxe Azurmendi, 2007)
"Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua" liburua Juan San Martin bekaren emaitza bat. (Joxe Azurmendi, 2007)
Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
3 images

Udako Euskal Unibertsitatea

Udako Euskal Unibertsitateko egoitza akademikoa Eibarko Markeskua jauregian dago 2001etik. 1973z gero 1.800 baino gehiago dira UEUk unibertsitateko gaiak irakasteko antolatu dituen ikastaroak. 2003an zabaldu zuten on-line ikastaroen eskaintza Maskeskuatik.

Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da. Lantzen diren ikerketa-esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landu zituenak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.

2019an GOI ikastegia sortu zuen UEUk Euskal Herriko Unibertsitatearen babespean, eta azpiegitura horrekin urte bat geroago 2020ean online eta euskaraz martxan jarri zuten Irakaskuntza ertainetan irakaslea izateko behar den master ofiziala.

Euskal Herriko Unibertsitatea

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola 2016. urtean sortu zen lehenagoko Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta Donostiako Eskola Politeknikoa elkartu zirenean.

Historikoki 1968ko azaroaren 14an hasi ziren zentroko eskolak eta jarduera akademikoak. Universidad Laboral esaten zitzaion orduan, eta euskaraz, Eibarren, Unibertsitate Laborala esan izan zaio ordudanik, laburtuta Laborala euskaraz edo La Uni gaztelaniaz. Eibarko Zentro Tekniko Laborala unibertsitate laboralen sistemaren barnean sartzen zen; mota horretako zentroen zerrendako hamaikagarrena zen garai hartan, eta Euskal Herriko bakarra.

1988an, Industria Ingeniaritza Tekniko Elektrikoa (Industria Elektronika espezialitatea) ematen zuen Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak izaera propioa hartu zuen eta Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko prestatu zen. Sarrera hori 1994an gertatu zen, eskualdeko udalen, enpresarien eta beste erakunde batzuen babesarekin.

XXI. mendean, Unibertsitate Laboral zaharraren kanpusa Uni Eibar-Ermua lanbide heziketako ikastetxearekin partekatzen du Unibertsitate Eskolak.

Kultura

Kirolak

Kultur azpiegiturak

  • Coliseo antzokia. 1949an inauguratua.
  • Portalea kultur etxea. Arkitektura industrial arrazionalistako eraikina, garai batean AYA arma fabrika egon zen bertan. Eraikinean kokatzen diren hainbat zerbitzu:
    • Margo eskola
    • Zeramika eskola
    • Juan San Martin liburutegia
    • Armagintza museoa. XIV. mendetik gaur egunera arteko Eibarko armagintzaren bilakaera erakusten du.
    • Udal euskaltegia.
    • Erakusketa aretoa.
  • Indianokua gaztelekua
  • Arrateko aterpetxea eta Gerra Zibileko fronteari buruzko interpretazio zentroa.
  • Legarre musika sorkuntzarako gunea.

Kultur ekimenak

  • Asier Errasti Film laburren zinemaldia
  • Indalecio Ojanguren argazkilaritza lehiaketa
  • Eibarko antzerki jardunaldiak
  • Juan San Martin beka. Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen artean antolatzen dute Juan San Martin beka, Juan San Martin eibartarraren omenez euskarazko ikerketa sustatzeko. Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.

Jai Egunak

Eibarko jaiegun garrantzitsuenak hurrengo hauek dira:

  • Urte berri eguna: ohitura handia dago urtearen lehen egunean Eibarko Urko mendira igotzeko.
  • San Blas eguna: otsailaren 3a. Eibartar askok Sanblasopila egiten dute.
  • Santa Ageda bizpera: otsailaren 4a. Eibartar ugari kantuan eta eskean irteten dira beren makilak eskutan.
  • Inauteriak edo aratosteak: Egun garrantzitsuenetako bat eguen zuria da, ikastola eta eskoletako umeek beren koko jantziekin desfile bat egiten baitute. Asteartea nagusien jaieguna izaten da.
  • San Juan eguna: San Juan eguna eta horren bezpera. Su artifizialek eta Untzaga plazan urtero egiten den suak markatzen ditu egunok.
  • Arrateko jaixak: irailak 7 eta 8a. Bezperan kontzertuak izaten dira Arrateko kanpan. Arrate egunean, irailaren 8an, eibartarrak Arratera igotzen dira.
  • San Andres eguna: Azaroaren 30a da. Bezperan, herri afaria izaten da eta egunean azoka antolatzen da. Inguruko artisauek zein baserritarrek bertara hurbiltzeko parada izaten dute beren produktuak saltzeko. Eguerdi aldean Eibarko Kezka dantza taldearen eskutik erromeria izaten da.
  • Gaztainerre: Arima egunaren ostean, bigarren astelehena izaten da. Jateko barraskiloak eta gaztaina erreak izatea ohitura da.

Ondasun nabarmenak

Jauregiak, erakundeak, azpiegiturak...

Eraikin erlijiosoak

  • San Andres eliza, XVI-XVII. mendeetan eraikia, baina eraikuntza eta itxura gotikoa du, nahiz eta hainbat elementu pizkundetar (zutabeak, korua, leihoak eta okuluak) eta barroko (ataria) izan. Bertan San Petriren eskultura erromaniko bat eta flandriar beirate bat daude, balio handikoak. Erretaula nagusia Diego Araotz eskultorearena da.
  • Arrateko Amaren santutegia, XVII. mende hasierakoa. Sarreran ur bedeinkatuaren ontzi gotikoa du, aurretik egondako elizaren lekukoa.
  • Aginagako San Migel eliza . Bataiarri erromaniko bat dauka.
  • Azitaingo baseliza: Azitain auzoko eliza, Kristo bizargabe batekin (munduko bakarretakoa).
  • Eibarko ermitak:
    • San Salvador
    • Santa Kurutz
    • Akondiako San Pedro
    • Zelaarteko San Roman
    • Egiako San Martin
    • Gorostietako Santa Maria Magdalena

Argazki galeria

San Andres eliza
San Andres eliza
Arrateko Amaren santutegia
Arrateko Amaren santutegia
Azitaingo baseliza
Azitaingo baseliza
Markeskua jauregia
Markeskua jauregia
Aldatze jauregia
Aldatze jauregia
Untzueta jauregia
Untzueta jauregia
Sagartegieta jauregia
Sagartegieta jauregia
Eibarko udaletxea
Eibarko udaletxea
Herriaren Etxea, PSE-EEren egoitza, Untzaga plazan.
Herriaren Etxea, PSE-EEren egoitza, Untzaga plazan.
Armagintzaren Museoa
Armagintzaren Museoa
Coliseo antzokia
Coliseo antzokia
Astelena pilotalekua
Astelena pilotalekua
12 images

Eibartar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Eibartar ospetsuak»

Eibarkoak ditugu, besteak beste, Martin Lopez Isasi merkataria, Juan Antonio Mogel eta Juan San Martin idazleak eta Ignacio Zuloaga margolaria.

Maria Unzueta puntista, Miguel Gallastegi pilotaria, eta Mari Carmen Lasagabaster erraketista (“Amaia”) kirolari aitzindariak izan ziren. Bestalde, Alberto Ormaetxea Errealeko inoizko entrenatzailerik hoberena da, taldeak dituen Espainiako futbol liga txapelketa biak irabaztea lortu baitzuen. Eibarkoa da Patxi Usobiaga eskalatzailea, 2009an munduko txapeldun izandakoa, eta baita Roberto Etxeberria moda disenatzaile ospetsua ere.

Euskaltzaleen Topaguneko presidentea 2014tik 2019ra izan zen Elena Laka abokatua ere Eibarkoa da.

Enrique Zuazua matematikaria, Asier Sarasua biologo-filologo-blogaria, Iraia Muñoa Hoyos bioteknologoa. Mireya Etxaluze eta Javier Gorosabel astrofisikariak, Jose Ramon Etxebarria fisikaria eta Eneko Agirre informatikaria Eibarkoak dira.

Udako Euskal Unibertsitateko idazkari nagusia da Ane Sarasua Aranberri eta Leire Narbaiza blogaria eta euskara-irakasle katedraduna Ebartarrak dira

Su ta Gar musika taldea Eibarren sortu zen.

Read next

In 53 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article