Ed Wood 1994ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen bezala, Ed Wood estatubatuar zinema zuzendariaren bizitzan eta bere lehenbiziko filmak filmatzen hasi zen urteetan oinarritua dago. Bertan, Johnny Depp, Martin Landau, Sarah Jessica Parker, Patricia Arquette, Lisa Marie, Jeffrey Jones eta Bill Murray aktoreek antzeztu zuten. Zuri beltzean filmatu zen.
Filmak bi Oscar Sari irabazi zituen: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Martin Landau) eta Makillaje onenaren Oscar Saria (Rick Baker, Ve Neill eta Yolanda Toussieng).
Argumentua
Filma Ed Wood (Johnny Depp) zinema zuzendaria eta Béla Lugosi (Martin Landau) aktorearen azken urteetan oinarritzen da. Ed Woodek Glen or Glenda, Bride of the Monster edota Plan 9 from Outer Space filmak burutu zituen denboraldia agertarazten du, bai eta zuzendari honen trabestismoareriko zuen zaletasuna eta bere barne beldur eta fantasiei buruzko filma ere bada.
Modu umoretsu eta maitagarrian kontatzen du istorioa filmak. Zuri-beltzezko lan honek sekulako gorazarre egiten dio pasioari, adiskidetasunari eta aniztasunari.
Aktoreak
- Johnny Depp: Ed Wood
- Martin Landau: Bela Lugosi
- Sarah Jessica Parker: Dolores Fuller
- Patricia Arquette: Kathy O'Hara
- Lisa Marie: Vampira
- Jeffrey Jones: Criswell Harrigarria
- Max Casella: Paul Marco
- Brent Hinkley: Conrad Brooks
- Bill Murray: Bunny Breckinridge
- George "The Animal" Steele: Tor Johnson
- Ned Bellamy: Tom Mason
- Mike Starr: George Weiss
- Vincent D'Onofrio: Orson Welles
Kanpo estekak
- Ed Wood filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Ed Wood filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)