factograf
EU
Sign in

Dinan

Dinan

Key facts

biztanleria14.764
azalera8,7km²
honako hau daFrantziako udalerri
estatu burujabeFrantzia
sorrera data2018(e)ko urtarrilaren 1(a)
itsas mailaren gainetiko altuera76m
All data from the card 10
Izen ofiziala
Dinan
Posta kodea
22100
Koordenatuak
48°27′20″N 2°03′01″W / 48.4556°N 2.0503°W
Azalera
8,7 km²
Altitudea
76 m
Mugakideak
Taden, Lanvallay, Quévert, Trélivan, Saint-Carné eta Dinan
Biztanleria
14.764 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea
1.697 bizt/km²
Sorrera
2018ko urtarrilaren 1a
Hiri senidetuak
Exmouth, Dinant, Quebec Hiria eta Lugo

Dinan Bretainiako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Côtes-d'Armor departamenduan kokatutakoa, Bro Sant Malou lurralde historikoan. 2011ko erroldaren arabera 10.851 biztanle ditu.

Geografia

Rance ibaiaren ertzeko muino batean zabaltzen da Dinan. Kostaldetik kilometro batzuk barrura badago ere Dinaneraino nabigagarria da Rance.

Historia

Aurrehistoriatik populatua izan zen arren castro baten inguruan sortu zen Dinan XI mendean. 1283an Bretainiako dukeak erosi zuen eta gaur egungo harresia eraiki zuen honek. 1384an Joan IV.a Bretainiako dukeak Dinango gaztelua eraiki zuen. XV mendean harresia berriztu zen eta artilleria piezak ere ezarri ziren baina 1488an Frantziako erregearen aurrean errenditu beharra izan zuen. Bretainiako gainerako hiriekin batera 1532an Frantziako Erresuman sartu zen.

XVI mendean garapen ekonomikoa izan zuen, bai artisau jarduerarengatik eta baita Rance ibaiaren ertzean eraikitako portuarengatik ere. Honi esker Saint-Maloko itsasontzientzako oihalak eta belak egiten zituzten ehundegi ugari sortu ziren.

XIX mendean Ranceko portuak garrantzia galdu zuen baina 1879an trenbidearen iristeak jarduera ekonomikoa berpiztu zuen.

Ondasun nabarmenak

Erdi Aroko alde zaharrak Bretainia iparraldeko turismogune garrantzitsuenetakoa bihurtu du. Kale nagusia Jerzual kalea da, hiria eta portua lotzen dituena. Eraikin aipagarrienak honako hauek dira:

  • Dinango gaztelua: XIV mendean eraiki eta 1886an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten.
  • Saint-Malo eliza eta San Salvador basilika: biak ala biak XII mendean eraiki ziren.
  • Erlojuaren dorrea: XV mendekoa da eta 45 metrotako altuera dauka.

Iruditegia

Erdigunea.
Erdigunea.
Rance ibaia Dinan zeharkatzen.
Rance ibaia Dinan zeharkatzen.
Dinango gaztelua.
Dinango gaztelua.
Dinango portua
Dinango portua
Bertrand du Guesclin zaldunaren estatua
Bertrand du Guesclin zaldunaren estatua
Saint Malo eliza.
Saint Malo eliza.
San Salvador basilika.
San Salvador basilika.
Alde zaharra.
Alde zaharra.
Erlojuaren dorrea.
Erlojuaren dorrea.
Harresiak.
Harresiak.
10 images

Kanpo estekak

  • Dinan hiriko webgune ofiziala (Frantsesez)


Read next

In 64 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article