- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Dimenhidrinato farmako antihistaminikoa, antikolinergikoa, antibertiginosoa eta antiemetikoa da, ahotik eta bide parenteraletik aktiboa. Kimikoki, dimenhidrinatoa difenhidraminaren ( % 55 difenhidramina du) eta 8-kloroteofilinaren deribatua da. Dimenhidrinatoa antiemetiko gisa erabiltzen dute, batez ere, haurdunaldiko hiperemesia eta hegazkinez edo itsasontziz egiten diren bidaiei lotutako goragaleak eta gorakoak prebenitzeko eta tratatzeko. Dimenhidrinatoa ez da eraginkorra kimioterapiak eragindako goragaleak eta okadak prebenitzeko eta tratatzeko.
Kanpo estekak
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
