factograf
EU

Datu base bibliografikoa

Dialnet

Dialnet

Key facts

sorrera data2001
honako hau daDatu-base bibliografiko, liburutegi digital
estatu burujabeEspainia
fundatzaileaErrioxako Unibertsitatea
honako erakunde administratiboan dagoLogroño
All data from the card 4
Sorrera-urtea
2001
Estatu burujabe
Espainia
Autonomia
Errioxa
Udalerria
Logroño

Dialnet, Interneteko atari bat da Espainiako ekoizpen zientifikoa hedatzeko 2001ean sortu zena eta Humanitateetan eta Gizarte zientzietan espezializatua dago, nahiz eta Natur zinetziak eta zientzia zehatzei buruzko aldizkarien informazioa ere baditu. Bere datu-basea, sarbide askekoa, Errioxako Unibertsitateak sortu zuen aldizkaritegi digital bat da iberiar penintsulako eta Hispanoamerikako aldizkari zientifikoen aurkibideak biltzen dituena. Aldizkariak ez ezik, liburuak, monografiak, tesiak eta antzerako idazkiak ere jasotzen ditu. Idazki askoren testuak osorik irakurri daitezke.

Ezaugarriak

Atari honetan Espainiako eta Hego Amerikako hainbat unibertsitatek lan egiten dute aldizkarien laburpenak sartuz. Era berean, baditu ere gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuen idazkiak dituzten datu-baseak, besteak beste, euskarazko batzuk.

Datu-base bibliografiko eta testu osoko datu-basea konbinatzen ditu. Hau da: erreferntzia bibliografikoak esakintzen ditu, baina kasu askotan, testua osorik deskarga daitreke.

Softwarea erreferentzia bibliografikoen kudeatzaile batzurekin konekta daiteke eta norberak erabiltzen duen kudeatzailera eraman erregistro baten datuak; adibidez, Refworksekin.

Estatistikak eta zerbitzuak

Dialneten estatistikak
Aldizkariak 9 681
Idazkiak 4 183 110
Abisuak 22 381 279
Erabiltzaileak 1 219 801

CSICen Zibermetria Laborategiaren sailkapenean, Dialnet Europako atarien lehenengoa da, eta munduko laugarrena.

Egoitza

Unibertsitatearen baitako Dialnet Fundazioak kudeatzen du Dialnet, eta erakunde horrek Logroñoko alde zahar historikoan du egoitza, Casa de Mateo de Nuevas esaten zaion etxe eraberrituan.

Read next

In 9 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article