factograf
EU

Derek George Jacobi

Derek George Jacobi

Key facts

jaiotza data1938(e)ko urriaren 22(a)
alma materCambridgeko Unibertsitatea
jardueratelebista-aktore, film-zuzendari, antzerki aktore
jaiolekuaLeytonstone
enplegatzaileaRoyal National Theatre
genero artistikoadrama
All data from the card 10
Jaiotza
Leytonstone, 1938ko urriaren 22a (87 urte)
Herrialdea
Erresuma Batua
Bizilekua
West Hampstead
Ezkontidea(k)
Richard Clifford (en) (2006ko martxoa -
Heziketa
Cambridgeko Unibertsitatea Royal Academy of Dramatic Art Saint John's College (Cambridge) Leyton Sixth Form College (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
telebista-aktorea, film-zuzendaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea
Enplegatzailea(k)
Royal National Theatre (1963 - Prospect Theatre Company (en) (1972 - Royal Shakespeare Company (1982 -
Lan nabarmenak
ikusi The Martini Shot (en)
Genero artistikoa
dramazinema historikoa

Derek George Jacobi (Londres, Ingalaterra, 1938ko urriaren 22a) antzezlea da.

Bizitza

1960an hasi zen lanean Birmingham Repertory Theatren. 1963tik 1971ra, Errege Antzerki Nazionalaren kide izan zen (garai hartan Laurence Olivierrek zuzentzen zuena). Paperik entzutetsuenak William Shakespeareren Otelo, Veneziako mairua antzerkiko Casiorena eta Anton Txekhoven Hiru ahizpak (1901) antzerkiko Tusenbachena izan ziren.

1970eko hamarkadan, antzezle klasikoaren ospeak gora egin zuen Prospect Theatre Companyn egin zuen lanarekin. 1982an, Royal Shakespeare Companyn sartu zen, eta Shakespeareren Ekaitza eta Ibsenen Peer Gynt (1867) antzezlanetan parte hartu zuen, besteak beste. 1992an, Tomas Becket santuaren papera egin zuen Jean Anouilhen Becket edo Jainkoaren ohorea (1960) obran. Klaudio antzeztu zuelako zabaldu zitzaion ospea mundu osora, BBCk Robert Gravesen Ni, Klaudio (1934) nobelan oinarrituta egin zuen telesailari esker, alegia. 1994an, Sir izendapena jaso zuen, britainiar teatroari egindako ekarpenagatik.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 45 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article