Daugavpils (letonieraz ahoskatua) hego-ekialdeko Letonian dagoen hiria da, Daugava ibaiaren ertzean dagoena. Daugavpils, hitzez hitz, "Daugavako gaztelua" esan nahi du. 100.000 biztanle baino gehiago ditu, Riga hiriburuaren ondoren herrialdeko bigarren populatuena izanik. Bielorrusia, Lituania eta Errusiako mugak gertu dituenez, trenbide sareko gune eta industriagune inportantea da.
Izenak
Historian zehar, hainbat izen ezberdinak izan ditu hiriak. Hona hemen:
- Dinaburg (1275—1656)
- Borisoglebsk (1656—1667)
- Dinaburg (1667—1893)
- Dvinsk (1893—1920)
- Daugavpils (1920—egun)
Klima
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -3.6 | -2.6 | 2.1 | 10.3 | 17.9 | 21.5 | 22.5 | 21.6 | 16.3 | 9.8 | 3.3 | -1 | 9.8 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -9.7 | -9.9 | -6.5 | 0.6 | 6.1 | 10.1 | 11.8 | 10.9 | 7.2 | 2.9 | -1.4 | -6.1 | 1.3 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 37 | 28 | 32 | 42 | 52 | 74 | 79 | 74 | 69 | 52 | 51 | 43 | 633 |
| Iturria: World Weather Information Service | |||||||||||||
