factograf
EU
Sign in

matematikari estatubatuarra

Daniel Quillen

Key facts

jaiotza data1940(e)ko ekainaren 22(a)
heriotza data2011(e)ko apirilaren 30(a)
alma materHarvard Unibertsitatea
jardueramatematikari, topologo, unibertsitateko irakasle
jaiolekuaOrange
heriotza lekuaSan Frantzisko
All data from the card 14
Jaiotza
Orange, 1940ko ekainaren 22a
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza
San Frantzisko, 2011ko apirilaren 30a (70 urte) (70 urte)
Heriotza modua
berezko heriotza: Alzheimerra
Heziketa
Harvard Unibertsitatea Newark Academy
Hezkuntza-maila
doktoretza
Tesi zuzendaria
Raoul Bott
Doktorego ikaslea(k)
Mathai Varghese (en) Kenneth Brown (en) Mark David BakerHoward Lyn HillerJeanne DuflotJacek Brodzki
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)
Magdalen College
Jasotako sariak
ikusi Fields Domina (1978) Cole Prize in Algebra (1975) John Simon Guggenheim Memorial Foundation beka (1973)
Influentziak
Alexander Grothendieck
Kidetza
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Daniel Gray "Dan" Quillen estatubatuar matematikaria izan zen. Harvard Unibertsitatean ikasi zuen, eta R. Botten zuzendaritzapean jarraitu zuen ikasketekin. Tesia, ekuazio partzial diferentzialei buruzkoa, 1964an aurkeztu zuen. Doktoregoa bukatu ondoren, Massachusettseko Teknologia Institutuan hasi zen lanean. Hurrengo urteetan, unibertsitate ugaritan aritu zen ikerketa-lanean. Grothendieck eta Atiyah matematikarien lana ezagutu zuen Parisen (1968-1969) eta Princetonen, eta haien ildotik jarraitu zuen ikerlanean. Oxfordeko Unibertsitatean ere aritu zen lanean. Ekarpen garrantzitsuenak aljebraren arloan egin zituen Quillenek. Frank Adamsek adierazitako aierua aztertu zuen aljebra geometrikoa eta taldeen teoria erabiliz, eta ikusi zuen bi metodo horiek aierua frogatzeko balio zutela. 1978ko Helsinkiko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan, Fields domina jaso zuen, K-teoriaren asmatzaileetako bat izateagatik. Teoria hori, metodo topologiko eta geometrikoak erabiltzen dituena, oso baliagarria izan da aljebrako problema ugari ebazteko, eraztunen teorian eta moduluen teorian, bereziki.


Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 32 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article