factograf
EU

Dana Andrews

Dana Andrews

Key facts

jaiotza data1909(e)ko urtarrilaren 1(a)
heriotza data1992(e)ko abenduaren 17(a)
alma materSam Houston Estatuko Unibertsitatea
jardueraaktore, zinema aktore, telebista-aktore
jaiolekuaCollins
heriotza lekuaLos Alamitos
All data from the card 13
Jaiotzako izen-deiturak
Carver Dana Andrews
Jaiotza
Collins, 1909ko urtarrilaren 1a
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua
The Osborne (en)
Lehen hizkuntza
ingelesa
Heriotza
Los Alamitos, 1992ko abenduaren 17a (83 urte)
Heriotza modua
berezko heriotza: pneumoniabihotz-gutxiegitasuna
Haurrideak
ikusi Steve Forrest
Heziketa
Sam Houston Estatuko Unibertsitatea
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta sindikalista
Genero artistikoa
Westerna
Alderdi politikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Dana Andrews (1909ko urtarrilaren 1a - 1992ko abenduaren 17a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. Covington Countyko etxalde batean jaio zen eta bederatzi neba-arrebatan hirugarrena izan zen. Aita eliza baptistako abadea zen. Umetan familiak Texaserako bidea hartu zuen, Huntsvillerakoa hain zuzen. Enpresa munduan jarduteko ikasketak egin zituen, eta sasoi batean kontulari aritu bazen ere, 1931n Los Angelesera joan zen kantari legez bizimodua egiteko asmotan; denetariko lanetan ibili zen, eta opera ikasten ere saiatu zen. 1940an Samuel Goldwynekin kontratua sinatu zuen eta William Wylerrek zuzendutako The Westerner filmean hartu zuen parte Gary Cooper izarraren ondoan. 1943an Henry Fondaren parean aritu zen askorentzat Andrewsen lan onena den The Ox-Bow Incident pelikulan. Hurrengo urtean, 1944an, Premingerren Laura filmean ikusiko dugu Gene Tierneyren ondoan. 1946an Oscar saria irabazi zuen The Best Years of Our Lives filmean gerratik etxera datorren soldaduarena egin zuen Andrewsek. 1950ean, berriro Premingerren eskutik, Where the Sidewalk Ends zinema beltzeko lanean aritu zen. Ordutik aurrera Danaren ibilbideak ez zuen aukera handirik erakutsi: alkoholismoak erabateko mugak ezarri zizkion; bitan-edo auto istripu larriak izan zituen. Jarraiko urteetan egin zituen filmak bigarren mailakoak izan ziren, edota telebistarako sailetan aritu zen. 1972an, lau urtean zurruta alde batera lagata, Alkoholiko Anonimoak elkartearen kanpaina batean hartu zuen parte. Bizitzako azken urteak Alzheimerren gaixotasunak jota eman zituen: 1992an, 83 urte zituelarik, hil egin zen.

Filmography

  • Assignment: Paris (1952)
  • Elephant Walk (1954)
  • Three Hours to Kill (1954)
  • Duel in the Jungle (1954)
  • Strange Lady in Town (1955)
  • Smoke Signal (film) (1955)
  • While the City Sleeps (1956)
  • Comanche (1956)
  • Beyond a Reasonable Doubt (1956)
  • Zero Hour! (1957)
  • Spring Reunion (1957)
  • Night of the Demon (1957)
  • Enchanted Island (1958)
  • The Crowded Sky (1960)
  • Madison Avenue (1962)
  • In Harm's Way (1965)
  • The Satan Bug (1965)
  • Brainstorm (1965)
  • Crack in the World (1965)
  • Town Tamer (1965)
  • Battle of the Bulge (1965)
  • The Loved One (film) (1965)
  • Johnny Reno (1966)
  • Hot Rods to Hell(1967)
  • Cobra II (1967)
  • The Devil's Brigade (1968)
  • Innocent Bystanders (1972)
  • Airport 1975 (1974)
  • Take a Hard Ride (1976)
  • The Last Tycoon (1976)
  • Good Guys Wear Black (1978)
  • A Tree, a Rock, a Cloud (1978)
  • Born Again (1978)
  • The Pilot (1979)
  • Prince Jack (1984)

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Dana Andrews IMDB atarian
  • (Ingelesez) Aktorearen soslaia Turner Classic Movies atarian

Read next

In 42 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article