Dag Nasty punk rock, hardcore punk eta hardcore melodikoko talde estatubatuarra da, Washingtonen sortua.
Hasieran, Minor Threat eta Bloody Mannequin Orchestrako kide ohiek osatu zuten. Lau urteko ibilbidean, taldekideak etengabe aldatuz joan ziren. Horrela, geroko talde entzutetsu batzuetako partaideak hantxe ibili ziren, hala nola Descendents, Bad Religion, Down by Law... Punkcore melodikoa deritzan mugimenduaren aitzindaritzat jo ohi da Dag Nasty: izan ere, Black Flag edo Minor Threat bezalako taldeak baino melodiotsuagoak eta irisgarriagoak dira.
Biografia
Shawn Brown kantariarekin grabatu zituen taldeak lehendik argitaratu gabeko kanten bertsioak, beren lehendabiziko disko Can I Say bihurtu zirenak; hor, DYS taldeko Dave Smalley laguntzaile eta kantari berria aritu zen. Davek taldea utzi zuen, New Yorkeko unibertsitatean graduatzeko, The Descendents taldearekin egindako udako bira baino lehen. Peter Cortner kantari berria hartu zuten, herriko egunkari batean jarri zuten eskaintzari erantzun ondoren. The Descendentsekin AEBko biraren erdia egindakoan, etxera itzuli ziren, eta urtebete baino lehen argitaratu ez zituzten kantak grabatu. Bertan emandako kontzertu batzuen ondoren, 1986. urtearen amaieran banandu egin ziren.
Brian Los Angelesera joan zen Doggie Rock zeritzan talde berria osatzera, Doug Carrion eta Doggie Style taldearen erdiarekin. Doggie Style izeneko albumaren ondoren, Doggie Rock banandu eta Brianek Dag Nasty eraberritu zuen 1987aren hasieran, Peter, Colin eta Dougekin batera. Roger Marbury ordeztu zuten, itzultzeari uko egin baitzuen. Handik hilabete batzuetara, Wig out at Denko's argitaratu zuten. 1988an, Giant Records diskoetxean Field Day diskoa kaleratu zuten, Dutch East Indiak banatua. 1991n, Selfless Recordsek 85-86 argitaratu zuen, Can I Say baino lehenagoko haien kanten bilduma. 1992an, Dag Nasty eraberritu zen, Smalley kantuan zela, eta Four on the Floor albuma argitaratu.
2002an, taldea berriz eraberritu zen, Smalley kantuan zela, eta hardcore punk sustraietara itzuli. Ondoren, Minority of One diskoa argitaratu zuten. 2009an, Brian Bakerrek disko berri bat grabatzeko nahia iragarri zuen Peter Cortnerrekin batera.
2012ko urrian, Dag Nastyk berelkartzeko kontzertu bat iragarri zuen Washingtonen, Shawn Brown lehen kantariarekin; abenduaren 28an, hasiera-hasierako taldekideek Black Caten jo zuten, prestatzen ari ziren Salad Days: The DC Punk Revolution beren dokumentala babesteko. 2015ean taldea berriz osatu zen. 2016ko maiatzaren 30ean, Europako bira bat iragarri zuten, eta kontzertu bat Las Vegasko Punk Rock Bowling Music Festivalen, eta ekainaren 11n New Jerseyko Asbury Parken; halaber, single berria argitaratu zuten Dischord Records zigiluan.
Taldekideak
Azken taldekideak
- Dave Smalley - kantua (1986, 1991, 2002)
- Brian Baker - gitarra (1985-2002)
- Roger Marbury - baxua (1985-1987, 1991, 2002)
Taldekide ohiak
- Shawn Brown - kantua (1985-1986)
- Peter Cortner - kantua (1986-1988)
- Doug Carrion - baxua (1987-1988)
- Colin Sears - bateria (1985-1987)
- Scott Garret - bateria (1987-1988)
Kronologia
