factograf
EU
Sign in

Clive Sinclair

Clive Sinclair

Key facts

jaiotza data1940(e)ko uztailaren 30(a)
heriotza data2021(e)ko irailaren 16(a)
jardueraekintzaile, ingeniari, asmatzaile
jaiolekuaRichmond
heriotza lekuaLondres
jasotako sariaKnight Bachelor
All data from the card 10
Jaiotzako izen-deiturak
Clive Marles Sinclair
Jaiotza
Richmond, 1940ko uztailaren 30a
Herrialdea
Erresuma Batua
Heriotza
Londres, 2021eko irailaren 16a (81 urte)
Heziketa
Highgate School (en) St George's College Weybridge (en)
Hezkuntza-maila
Zientzietako doktorea
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
ekintzailea, ingeniaria, asmatzailea eta informatikaria
Jasotako sariak
ikusi Knight Bachelor (1983) Mullard Award (1984)
Kidetza
Mensa

Clive Marles Sinclair (Londres, Ingalaterra, 1940ko uztailaren 30a - ibidem, 2021eko irailaren 16a) britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua izan zen. Sinclair Research konpainiaren sortzailea izan zen, honen produkturik ezagunena ZX Spectrum mini-ordenagailua izan zelarik, 1980ko hamarkadaren hasieran informatika etxeetara iristeko funtsezko produktu bat gertatu zena.

Biografia

1960an hasita, hainbat enpresa sortu zituen, teknologia berrien aukerak ikertzeko eta lantzeko. 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasieran hasi zen ospetsu egiten, egoera gotorreko teknologia elektronikoan oinarriturik egindako asmakizunei esker. Teknologia hori kontsumorako tresna berriak sortzeko erabili izan ziren. Aipagarriak dira, adibidez, sakelako kalkulagailuak, erloju digitalak, telebista txikiak eta etxerako konputagailuak. Alor askotan ziharduen, besteak beste, mikroprozesagailuen inguruko asmakizunak egiten eta energia elektroniko bidezko garraioaren inguruko ikerketak egiten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 41 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article