factograf
EU
Sign in

Castle

All data from the card 21
Sortzailea(k)
Andrew W. Marlowe
Izenburua
Castle
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua
8
Atalak
173
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Honen izena darama
Richard Castle (en)
Genero artistikoa
polizia prozesala eta komedia dramatikoa
Iraupena
43 minutu
Grabazio lekua(k)
Los Angeles
Ekoizlea
Andrew W. Marlowe
Konpainia ekoizlea
ABC Signature
Musikagilea
Robert Duncan
Argazki-zuzendaria
Bill Roe (en)
Jatorrizko igorlea
American Broadcasting Company
Hasiera-data
2009ko martxoaren 9a
Amaiera-data
2016ko maiatzaren 16a
Kontakizunaren tokia
New York
Argumentu nagusia
New Yorkeko Polizia Departamendua
Nominazioak
Primetime Emmy Award for Outstanding Music Composition for a Series (Original Dramatic Score) Satellite Award for Best Actor – Television Series Drama (en) Satellite Award for Best Actress – Television Series Drama (en)

Castle Ameriketako Estatu Batuetan sorturiko telesail bat da, Kanadako Nathan Fillion eta Stana Katic aktoreek protagonizatua. Telesaila jatorriz Estatu Batuetako ABC kateak emititzen du, eta 2009ko martxoaren 9an estreinatu zen. Espainian, 2009ko ekainaren 29an estreinatu zen, eta Cuatro, Divinity eta AXN kateek ematen dute. 2013ko irailaren 23an, seigarren denboraldia estreinatu zuen ABC kateak; AXNk (Espainia) berriz, urriaren 7an. Orain (2015), telesail famatu hau dagoeneko zazpigarren denboraldian doa.

Argumentua

Richard Castle idazle famatuari, inspirazioak agortzen zaizkio baina bere eleberrietako hilketak imitatzen hasten den serie-hiltzaile bati esker, berriro lortu egiten du inspirazioa, hilketa horien susmagarri bihurtzen baita New Yorkeko poliziarentzat. Horren ondorioz, hilketa horretan lanean hari diren detektibeekin hasten da lan egiten, oso burutsua dela frogatzen duelako batez ere. Kasu horretan, Kate Beckett (Stana Katic) detektibearekin batera egiten du lan. Kasua amaitzean, Beckett detektibean bere liburuentzako inspirazio berria lortu duela dio, horregatik Becketti jarraitzen hasten da kasu berrietan, New Yorkeko polizia berriak nola jarduten duen informatzeko. Hori dela eta, hiriko alkateak eta polizia etxeko zuzendariak, talde horretan lanean jarraitzea onartzen diote denbora lusez.

Telesaila, oso kasu desberdinei buruz doa, baina batez ere bi protagonisten arteko erlazioaz hitz egiten du, gutxinaka, erlazio erromantikoa bihurtzen den arte. 2012ko maiatzaren 7an estreinatu zen atalean,"Always" deiturikoa, Castle eta Beckett azkenean elkartu egiten dira bikote bezala. Gaur egun, dagoeneko, 7. denboraldian doa telesaila.

Pertsonaiak

  • Richard Castle - Nathan Fillion
  • Kate Beckett - Stana Katic
  • Javier Esposito - Jon Huertas
  • Kevin Ryan - Seamus Dever
  • Martha Rodgers - Susan Sullivan
  • Alexis Castle - Molly C. Quinn
  • Lanie Parish - Tamala Jones
  • Victoria Gates - Penny Johnson Jerald
  • Roy Montgomery - Ruben Santiago-Hudson

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Telesailaren webgunea.


Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 48 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article