factograf
EU
Sign in

Venezuelako hiriburua

Caracas

Caracas

Key facts

biztanleria2.245.744
azalera776km²
honako hau dahiri, hiri handi, hiri handien
estatu burujabeVenezuela
sorrera data1567(e)ko uztailaren 25(a)
itsas mailaren gainetiko altuera920m
All data from the card 14
Herrialdea
Venezuela
Entitate federala
Hiriburu barrutia
Alkatea
Helen Fernández (en)
Izen ofiziala
Santiago de León de Caracas
Jatorrizko izena
Caracas
Posta kodea
1010-A
Koordenatuak
10°30′22″N 66°54′52″W / 10.5061°N 66.9144°W
Azalera
433 km²
Altitudea
900
Biztanleria
2.245.744 (2017)
Metropolia
2.903.685
Dentsitatea
2.894 bizt/km²
Sorrera
1567ko uztailaren 25a
Telefono aurrizkia
212

Caracas (ofizialki Santiago de León de Caracas) Venezuelako hiri nagusi eta hiriburua da. Herrialdearen iparraldean dago, Karibe itsasoaren kostaldetik 15 km-ra eta 900 metroko batez besteko garaieran. 2011n hiriak 1.943.901 biztanle zituen eta metropoli-barrutiak, 2.903.685 biztanle.

Historia

1567ko uztailaren 25ean fundatu zuen Diego de Losada zamorarrak, 1498. urtean Kolonek aurkitu zuen herri batean (caraca deitu indiarren herrian hain zuzen) eta Santiago de León de Caracas izena eman zion. 1578an Venezuelako koloniako hiriburu eta kapitain nagusiaren egoitza bihurtu zen. 1721. urtean sortu zen Caracasko unibertsitatea. Caracasko Gipuzkoar Konpainiari esker, hiriak urte oparoak izan zituen XVIII. mendean, eta Donostiarekin harreman handia izan zuen. Gipuzkoako konpainiari eman zioten monopolioak oso haserre utzi zituen bertako lurjabeak eta burgesak, eta liskar ugari izan zen Caracas bertako eta metropoliko burgesen artean. Berrogeita hamar urte iraun zuen monopolioak (1742-1792).

1811. urtean, Venezuelaren burujabetasuna aldarrikatu zuen hiriak, baina espainiar osteek berriro hartu zuten ondoko urtean. Simon Bolívar hiriaz jabetu zuen 1813an, baina espainiarren esku geratu zen berriro 1814an. Caraboboko guduaren ondoren (1821), Kolonbia Handia deituriko lurraldeak burujabetasuna eskuratu zuen eta Bogota hiriburu nagusiaren mendean geratu zen. 1830. urteko urtarrilean Venezuela Kolonbia Handi hartatik bereizi zen eta Venezuelako hiriburu bihurtu zen Caracas.

XX. mendearen lehen erdialdean, petrolioak aldaketa handia ekarri zuen hiri zaharrera eta egun Caracas Hego Ameriketako hiri modernoenetakoa da horri esker. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, euskal hiritar ugarik hantxe babes aurkitu zuten: horrela, erbestean zela, Eusko Jaurlaritzak 1965eko uztailaren 10ean bertan ekin zion "Radio Euskadi" irratiaren emisioari, 1977 arte.

Klima

    Datu klimatikoak (Caracas, 1970-1998)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31.9 34.1 35.3 33.5 34.4 32.8 33.6 31.5 32.2 31.4 31.2 30.8 35.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.3 23.6 24.3 25.0 25.8 26.0 25.5 25.8 25.5 25.2 24.6 23.8 24.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 19.6 19.7 20.2 21.2 22.0 22.0 21.7 21.9 21.9 21.8 21.3 20.2 21.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.9 15.8 16.0 17.5 18.2 18.1 17.9 18.1 18.3 18.4 18.0 16.5 17.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 10.0 10.9 11.4 12.5 13.1 14.9 14.1 14.3 15.5 13.1 11.9 10.0 10
Euria (mm) 15.3 13.2 11.4 59.2 81.7 134.1 118.4 123.8 115.4 126.3 72.6 41.4 912.8
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 6 4 3 7 13 19 19 18 15 15 13 10 142
Eguzki orduak 229.4 217.5 235.6 183.0 182.9 183.0 210.8 217.0 213.0 210.8 210.0 213.9 2506.9
Hezetasuna (%) 73.7 74.2 73.0 76.3 75.4 75.1 74.1 74.0 74.9 74.7 73.7 74.7 74.5
Iturria (1): Instituto Nacional de Meteorología e Hidrología (INAMEH)
Iturria (2): World Meteorological Organization (rainfall data), Hong Kong Observatory (sun only), NOAA(extremes)

Ekonomia

Venezuelako merkataritzagune eta industriagune nagusia da: eraikuntzarako gaiak, ehungintza, zapatagintza, metalurgia, kimika industria eta, batez ere, petrolioa. Nazioarteko aireportua Maiquetían dago. Caracastik abiatzen da Kolonbiaraino iristen den Gran Carretera Transandina izeneko errepidea.

Pertsonaia ezagunak

Bertan jaio zen Simon Bolívar (1783-1830) euskal jatorriko Ameriketako askatzailea.

Herri eta hiri senidetuak

Aldirietako auzoak
Aldirietako auzoak

Caracas ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Caracas Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz:

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/03/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Caracasko Udalaren webgunea
  • (Gaztelaniaz) Caracasko Eusko Etxea


Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 186 languages

EuskaraаԥсшәаAfrikaansAlemannischአማርኛaragonésÆngliscالعربيةالدارجةمصرىasturianuKotavaAymar aruazərbaycancaбашҡортсаBasa BaliBikol Centralбеларуская (тарашкевіца)беларускаябългарскиभोजपुरीBislamaবাংলাབོད་ཡིགbrezhonegbosanskicatalàChavacano de Zamboanga閩東語 / Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄нохчийнCebuanoTsetsêhestâheseکوردیcorsučeštinaчӑвашлаCymraegdanskDeutschZazakiΕλληνικάEnglishEsperantoespañoleestiestremeñuفارسیsuomiNa Vosa VakavitifrançaisNordfriiskFryskGaeilgeGàidhliggalegoAvañe'ẽ𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺ગુજરાતીwayuunaikiHausa客家語 / Hak-kâ-ngîעבריתहिन्दीFiji HindihrvatskihornjoserbsceKreyòl ayisyenmagyarհայերենԱրեւմտահայերէնinterlinguaBahasa IndonesiaInterlingueIlokanoIdoíslenskaitaliano日本語JawaქართულიQaraqalpaqshaTaqbaylitTyapқазақшаಕನ್ನಡ한국어کٲشُرkurdîкыргызчаLatinaLadinoLëtzebuergeschLingua Franca NovaLigurelombardລາວlietuviųlatviešuBasa BanyumasanмокшеньMalagasyMinangkabauмакедонскиമലയാളംмонголमराठीBahasa MelayuMaltiMirandésမြန်မာဘာသာمازِرونیनेपालीNederlandsnorsk nynorsknorskNovialoccitanlivvinkarjalaଓଡ଼ିଆиронਪੰਜਾਬੀPangasinanPapiamentuPicardpolskiPiemontèisپنجابیپښتوportuguêsRuna Simirumantschromani čhibikirundiromânăarmãneashtiрусскийIkinyarwandaᱥᱟᱱᱛᱟᱲᱤsardusicilianuScotsسنڌيSängösrpskohrvatski / српскохрватскиසිංහලSimple EnglishslovenčinaslovenščinachiShonashqipсрпски / srpskiSeeltersksvenskaKiswahiliślůnskiதமிழ்tetunтоҷикӣไทยትግርኛTagalogtolışiTürkçeтатарча / tatarçareo tahitiудмуртئۇيغۇرچە / Uyghurcheукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetovepsän kel’Tiếng ViệtWest-VlamsVolapükWinarayWolof吴语მარგალურიייִדישYorùbáVahcuenghZeêuws閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article