
Camelopardalis edo Jirafa —latinez: Camelopardalis— ipar hemisferioko konstelazio bat da, oso izar ahulek edo distira gutxi dutenek osatzen dute, izar hauetatik magnitude handiena duenak, β Camelopardalisek, 4, 03ko magnitudea baitu. Auriga eta bi hartzen konstelazioaren artean aurki daiteke. Camelopardalis izena ''gamelu-leopardo''tik dator, greziarrek izen hau jarri baitzieten jirafei, beraien ustetan gameluaren burua eta leopardoaren orbanak zituztelako.
Petrus Planciusek ezarri zuen konstelazio bezala eta Jakob Bartschek argitaratu zuen lehen aldiz, 1624. urtean atera zuen liburu baten bidez.
Izar nagusiak
- α Camelopardalis, guregandik urruti dagoen supererraldoi urdin honek 4,26ko magnitudea du eta NGC 1502 kumuluarekin loturaren bat eduki lezake.
- β Camelopardalis, 4,03 magnitudea duen supererraldoi horia, konstelazioko izarrik distiratsuena da.
- γ Camelopardalis, 4,62ko magnitudea duen azpierraldoi zuria.
- 7 Camelopardalis, lau izarrez osaturik dagoen izar-sistema, bertako izar nagusiak 4,45eko magnitudea du.
- 11 Camelopardalis (BV Camelopardalis), Be izarra da eta Gamma Cassiopeiaeren antzekoa, bere bataz besteko magnitudea 5,03koa da.
- 16 Camelopardalis, sekuentzia nagusiko izar zuria, 5,25eko magnitudea du.
- 37 Camelopardalis, 5,36ko magnitudea duen erraldoi horia, metaletan eskasa da.
- 53 Camelopardalis (AX Camelopardalis), 6,02ko magnitudea du eta bere osaera kimikoa arraroa da.
- 23 H. Camelopardalis (HD 46588), 5,45eko magnitudea duen nano horia, segurasko beste izar ahul bat du bere inguruan orbitatzen.
- Y Camelopardalis, Delta Scuti izarraren antzekoa den izar bitar itzaltzailea da. 10,5eko magnitudea du.
Espazio sakoneko objektuak
- NGC 1569. IZ: 04h 30m 49.2s Dek: +64°50'53" (2000 garaia). Hurbil dugun galaxia irregular honetan hainbat izar berri ari dira sortzen.
- NGC 2403. IZ: 07h 36m 54.0s Dek: +65°36'00" (2000 garaia). Talde Lokalean ez dagoen galaxia kiribil hurbilenetako bat da.
- IC 342. IZ: 03 h 46 m 48,5 s Dek: +8 ° 05 '46 " (2000 garaia). 7 milioi argi-urtera kokaturik dagoen galaxia bat da, ekuatore galaktikotik hurbil kokatzen denez, bertako hauts ilunak behatzeko objektu zail bilakatzen du.
- NGC 1502. IZ: 04h 07m 42.0s Dek: +62°20'00" (2000 garaia). α Camelopardalis eta β Camelopardalisen artean dagoen kumulu irekia.
- NGC 2523. IZ: 07h 36m 54.0s Dek: +65°36'00" (2000 garaia) 13ko magnitudea duen galaxia kiribil ahula.
- Kembleko ur-jauzia. zortzigarren magnitudeko izar-kumulua.
- NGC 1501. IZ: 04h 07m 00.0s Dek: +60°55'00" (2000 garaia). Disko irregularra duen nebulosa planetarioa.
- IC 3568, 10,6ko magnitudea duen nebulosa planetarioa, forma esferiko ia perfektua du.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Wikimedia Commonsen badaude Camelopardalis kosntelazioari buruzko zenbait multimedia fitxategi.
- Camelopardalisi buruzko informazio gehiago. (Ingelesez)
