factograf
EU
Sign in

CLR

CLR
All data from the card 1
Honen parte da
.NET.NET Framework

CLR “ Common Language Runtime”-ren siglak dira.

Microsoft-en.NET plataformaren aplikazioak exekutatzeko exekuzio esparru segurua eta sendoa ematen du. Lengoaia anitz onartzen du baita aplikazioen garapena eta kudeaketa erraztu ere.

.NET Framework-en muina da. Lengoaia desberdinetan programatutako aplikazioak kargatzen diren exekuzio esparrua da, honela Windows 2000 eta Windows 2003 sistema eragileko zerbitzuak handituz.

Garapen tresnaren konpiladoreak .NET plataformak onartutako programazio-lengoaien iturburu-kodea bitarteko kode batean konpilatzen du (MSIL: Microsoft Intermediate Lenguaje), Java-ren BYTECODE-ren antzekoa. Kode hau sortzeko CLS-en (Common Language Specification) arauak jarraitzen ditu konpiladoreak.

Exekuzio burutzeko JIT (Just-In-Time) konpiladoreak makina kodea sortzen du bezeroaren plataformarentzako. Honela hardware plataformarekiko independentzia lortzen du.NET garapen esparruak.


.NET Framework-en CLR-ren egitura:


Klase liburutegiren sostengua

Harien sostengua

COM marshaler

Mota egiaztatzaile

Salbuespen kudeatzaile

Segurtasun motorra

Arazte motorra

MSIL eta konpiladoreak

Kode kudeatzaile

Zabor biltzaile

Klase kargatzaile

Ikus, gainera

Read next

In 28 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article