Bushcraft, ingurumen naturalean biziraun ahal izateko gaitasun, trebetasun eta jakintzen erabilera, ezagutza eta ulermenaren erabilera eta praktika dira. Izena ingelesezko The bush (Australia, Zeelanda Berria eta Alaskako baso mota) eta craft (langintza) hitzen elkarketatik sortua da, eta basoarekin zerikusia duten langintza edo ezagutza multzoa litzateke.
Filosofia
Bushcraft-aren urrezko araua natura errespetatzea da. Ez da ingurunea suntsitzea, bertan arrastorik utzi gabe integratzea baizik (Leave No Trace printzipioa). Teknologia modernoaren menpekotasuna gutxitu eta arbasoek erabiltzen zituzten metodoak berreskuratzea bilatzen du.
Jarduera
Hortaz, jarduera honek giza bizitzaren oinarri fisiologikoak betetzeko trebetasun eskeintzen ditu: elikagaiak, (bilketa, jarraipena, ehiza, atzematea eta arrantzaren bidez), uraren horniketa eta purifikazioa, aterpeen eraikunta eta eta sua egiteko teknikak. Ezagutza hauei soken ekoizpena eta korpiloak gehitu dakizkie, bai eta egur tailaketa, medikuntza/osasuna eta nabegazio naturala.
Bushcraft jaduerak zenbait lanabesen erabilera ere barne hartzen ditu, tartean bushcraft labanen eta aizkoren erabilera. Bushcrafter batek lanabes hauek egitura mota ugari eraikitzeko erabil ditzakete, txalupetatik hasi eta aterpetaraino.
Izendapena hau Hego hemisferioan Les Hiddins australiar soldadu ohi eta biziraupenenan adituak ezagun egin zuen, eta Ipar hemisferioan Mors Kochanski kanadar biziraupen aditu, naturalista eta idazleak, eta Erresuma Batuan Ray Mears ingeles biziraupen aditu eta telebista aurkezleak.
Oinarri nagusiak
Jarduera honek hainbat arlo eta trebetasun biltzen ditu:
- Sua egitea: Pizgailurik gabe sua pizten ikastea (sukarria eta altzairua, egurren marruskadura edota ferrozerioa erabiliz). Garrantzitsua da material naturalak (ardagaia, egur lehorra) bereizten jakitea.
- Babeslekuak eraikitzea: Naturan aurkitutako elementuekin (adarrak, hostoak, lokatza) hotzetik, haizetik eta euriatik babestuko gaituen egitura bat egiten jakitea.
- Tresnak erabiltzea eta mantentzea: Labana, hacha eta zerra bushcraft-zalearen oinarrizko erremintak dira. Horiekin egurra lantzen da.
- Soka eta korapiloak: Landare-zuntzekin sokak egiten ikastea eta egiturak sendotzeko korapilo desberdinak menderatzea.
- Ura eta janaria lortzea: Ura aurkitu, iragazi eta araztea. Landare eta onddo jangarriak bereiztea, eta tranpa zein arrantza teknika primitiboak ezagutzea.
- Egur-artisautza: Egurrezko koilarak, ontziak edo bestelako lanabes erabilgarriak zizelkatzea.
Kanpo loturak
- Basque Bushcraft Society - Euskal Bushcraft Elkartea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
