factograf
EU
Sign in

Bullitt

Bullitt

Key facts

argitaratze-data1968(e)ko urriaren 17(a)
honako hau dafilm
jasotako sariaMuntatze onenaren Oscar Saria
zuzendariaPeter Yates
genero artistikoakrimenezko film
All data from the card 22
Argitaratze-data
1968
Izenburua
Bullitt
Mugimendua
New Hollywooda
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Genero artistikoa
krimenezko filma, crime thriller film (en) eta ekintza-filma
Iraupena
113 minutu
Kolorea
koloretakoa
Honen parte da
National Film Registry (en)
Grabazio lekua(k)
San Frantzisko
Zuzendaria(k)
Peter Yates
Gidoigilea(k)
Alan Trustman (en) Harry Kleiner
Ekoizlea
Philip D'Antoni (en)
Konpainia ekoizlea
Solar Productions (en)
Edizioa
Frank P. Keller (en)
Ekoizpen-diseinatzailea
Albert Brenner
Musikagilea
Lalo Schifrin
Argazki-zuzendaria
William A. Fraker
Kontakizunaren tokia
San Frantzisko
Jasotako sariak
Muntatze onenaren Oscar Saria 41. Oscar Sariak
Nominazioak
Muntatze onenaren Oscar Saria 41. Oscar Sariak Frank P. Keller (en) Soinu onenaren Oscar Saria 41. Oscar Sariak

Bullitt Peter Yates estatubatuar zinema zuzendariaren 1968ko film bat da, Robert L. Fish idazlearen Mute Witness ("Lekuko mutua") eleberrian oinarritua. Steve McQueen, Robert Vaughn, Jacqueline Bisset, Don Gordon eta Simon Oakland aktoreek antzeztu zuten.

Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi zuen; horrez gain, Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegian gordeta dago.

Eszenarik ospetsuena San Frantzisko (Kalifornia) hirian barna Bullit protagonistak Ford Mustang GT-390 berde ilun batean bi hiltzaileen Dodge Charger R/T beltzari jarraitzean egindako lasterketa da.

Argumentua

San Frantzisko hiriko Frank Bullitt (Steve McQueen) polizia tenienteari erraza dirudien kasu batez ardura dadin agindu diote: Walter Chalmers (Robert Vaughn) senatari harroputzak Senatuko Batzordearen babespean daukan eta mafiaren aurkako lekukotasuna ematera doan Eddy (Justin Tarr) informatzailea zaintzea. Lekukoa babesteko, Bullitek bere konfiantzazko gizonen laguntza du: Don Delgetti (Don Gordon) sarjentu beteranoa eta Carl Stanton (Carl Reindel) inspektore gaztea. Horrela, lekukoa ezkutuko apartamentu batean gorde eta hiruek txandaka zaindu behar dute.

Baina gaua amaitu aurretik, bi ezezagunek apartamentura sartu, informatzailea hil eta Stanton inspektorea larriki zauritu dute. Hortaz, Bullittek bi erasotzaileak nola bertaratu diren jakin eta bere ardurapeko kasu horren ezkutuko arrazoi politikoak argitzen saiatu da. Bullittek bere bizia eta Cathy (Jacqueline Bisset) neskalagunarena arriskuan jarriz, bere integritatea eta profesionaltasuna kasua konpontzean erakutsi behar ditu.

Aktoreak

  • Steve McQueen: Frank Bullitt
  • Robert Vaughn: Walter Chalmers
  • Jacqueline Bisset: Cathy
  • Don Gordon: Delgetti
  • Simon Oakland: Sam Bennett kapitaina
  • Norman Fell: Baker kapitaina
  • Robert Duvall: Weissberg (taxilaria)
  • Georg Stanford Brown: Willard medikua
  • Justin Tarr: Eddy
  • Carl Reindel: Carl Stanton
  • Felice Orlandi: Albert Renick
  • Vic Tayback: Pete Ross
  • Robert Lipton: 1. laguntzailea
  • Ed Peck: Westcott
  • Pat Renella: Johnny Ross
  • Paul Genge: Mike
  • John Aprea: Hiltzailea
  • Al Checco: Desk Clerk
  • Bill Hickman: Phil

Kanpo estekak

  • Bullit filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

Read next

In 38 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article