factograf
EU

Bulgariako Erresuma

Bulgariako Erresuma

Key facts

biztanleria7.029.349
azalera153.460km²
honako hau daantzinako herrialdea
estatu burujabeBulgariako Erresuma
hiriburuaSofia
sorrera data1908
estatuburuaFernando I.a Bulgariakoa
kontinenteaEuropa
dibisaBulgariar lev
hizkuntza ofizialabulgariera
All data from the card 6
Hiriburua
Sofia
Biztanleria
4.215.000 (1908)7.029.349 (1946)
Azalera
95.223 km² (1908)110.994 km² (1946) km²
Dirua
Bulgariar lev
Hizkuntza(k)
Bulgariera
Erlijioa
Bulgariako Eliza Ortodoxoa

Bulgariako Erresuma (bulgarieraz: Царство България, Tsarstvo Bǎlgariya), Bulgariako Inperioa eta Bulgariako Hirugarren Inperioa ere deitua, monarkia konstituzionala izan zen, 1908an sortutakoa, Bulgariako Printzerria erresuma bilakatu zenean. Independentzia aldarrikapenarekin batera, Fernando I.a tsar koroatu zuten, Balkanetan bulgariar gehiengoa zuten eskualde guztiak batzeko asmoa zuelako (orduan, 1878ko Berlingo Itunean adostutakoaren arabera, Otomandar Inperioaren barnean zeuden).

Iraun zuen urteetan, Bulgariako Erresuma gerran egon zen ia etengabe, eta Balkanetako Prusia ezizena eman zitzaion; milioi bat laguneko armada eratu zuen, bost milioi biztanle besterik ez bazuen ere, eta Balkanetako Lehen Gerran, Bigarrenean eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen ondoz ondo. Lehen Mundu Gerraren ostean, Aliatuek desegin zuten Bulgariako Armada, eta bulgariar eskualdeen batasuna lortzeko asmoa bertan behera geratu zen. Bigarren Mundu Gerran, beste saiakera bat egin zuten eta berriro galtzaileen ondoan jarri ziren. 1946an, monarkia deuseztatu, Simeon II.a tsarra erbesteratu, eta Bulgariako Herri Errepublika aldarrikatu zen.

Tsarren zerrenda

Read next

In 58 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article