factograf
EU
Sign in

Buddy Buddy

Key facts

argitaratze-data1981
honako hau dafilm
zuzendariaBilly Wilder
genero artistikoaBuddy film
All data from the card 17
Argitaratze-data
1981
Izenburua
Buddy Buddy
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Genero artistikoa
Buddy filma
Iraupena
Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Kolorea
koloretakoa
Oinarritua
L'emmerdeur (en)
Zuzendaria(k)
Billy Wilder
Gidoigilea(k)
Billy WilderI. A. L. DiamondFrancis Veber
Ekoizlea
Charles Matthau
Konpainia ekoizlea
Metro-Goldwyn-Mayer
Ekoizpen-diseinatzailea
Daniel A. Lomino (en)
Musikagilea
Lalo Schifrin
Argazki-zuzendaria
Harry Stradling
Kontakizunaren tokia
Kalifornia

Buddy Buddy (euskaraz Motel Motel), 1981eko Billy Wilder austriar-estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. L'emmerdeur (1973) filmaren berregokitzapena da, eta hura era berean Francis Veber frantziar idazlearen Le contrat (1971) antzezlanean oinarritua dago. Jack Lemmon, Walter Matthau, Paula Prentiss, Klaus Kinski, Dana Elcar, Miles Chapin, Ed Begley Jr. eta Michael Ensign aktoreek antzeztu zuten. Lalo Schifrinek soinu banda konposatu zuen.

Billy Wilderrek zuzendutako azken filma izan zen.

Argumentua

Trabucco (Walter Matthau) hiltzaile profesionala uharte paradisiako batera erretiratzear da, baina aurrez bere azken lana burutu beharko du: federalen kasu bateko hiru lekukoak hiltzea. Horretarako Kaliforniako Riverside udalerrian estrategikoki kokatutako Ramona Hotelean ostatu hartuko du, baina Victor Clooneyk (Jack Lemmon) hotel berdinean ostatu hartzean gauzak nahastu egingo dira, bere emazteak sexologo batengatik utzi berri duen lurjotako gizaseme atsekabetua. Baina Trabucco bere egitasmoa burutzear den unean, Victorrek bere logelan buruaz beste egiten saiatu eta dena galbidean jarriko du.

Aktoreak

  • Jack Lemmon: Victor Clooney
  • Walter Matthau: Trabucco
  • Paula Prentiss: Celia Clooney
  • Klaus Kinski: Hugo Zuckerbrot doktorea
  • Dana Elcar: Hubris kapitaina
  • Miles Chapin: Eddie, hoteleko mandataria
  • Michael Ensign: Hotel jabea
  • Joan Shawlee: Hoteleko harreragilea
  • Ben Lessy: Barney Pritzig
  • Fil Formicola: Rudy "Disco" Gambola
  • C.J. Hunt: Kowalski
  • Bette Raya: Mexikar neskamea
  • Ronnie Sperling: Hippie senarra
  • Suzie Galler: Emakume haurduna
  • John Schubeck: Albiste berriemailea
  • Ed Begley Jr.: 1. tenientea
  • Frank Farmer: 2. tenientea
  • Tom Kindle: 1. trafiko polizia
  • Biff Manard: 2. trafiko polizia
  • Myrna Dell: Kafetegiko kutxazaina

Read next

In 21 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article