


Britomartis (grezieraz Βριτόμαρτις, Britomartis; Kretako dialektoan "dontzeila gozoa" edo "birjina gozoa" esan nahi du) mendietako eta Kreta minoikoaren ehizaren jainkosa da. Greziarrak finkatu baino lehenagokoa da, eta geroago Artemisarekin identifikatu zuten. Britomartisen tenplu nagusia Cidonian zegoen, egungo Kanea hiritik gertu. Britomartisek, Minosen indarkeriatik ihes egiteko, Dikti edo Dicté mendiaren gailurretik arrantzale batzuen sareetara egin zuen jauzi. Kretarrek ez ezik, Egina iralko biztanleek ere gurtzen dute, eta Britomartis uhartean azaldu zitzaiela esaten zuten. Eginarren Afaya (Ἀφαία, ikusezina edo argirik gabea) izenordea ematen zioten.
Jainkosa, izaera apotropaikoa zuena, Kretan Potniaren aldaera bat zelakoan gurtzen zuten, ugazabandre edo andrea aldaera. Kretako jainkosaren aspekturik zaharrena "Mendien Ama" zen, non Gorgona baten deabruzko ezaugarriak dituzten zigilu minoikoetan agertzen den, aho biko aizkora (labris) duen emakume irudiaren bidez, eta suge jainkotiarrak eskuekin heltzen dituena. Bere itxurak sortzen zuen izua Britomartis, "birjina ona", deituz leundu zen, bere itxura arriskutsuari aurre egiteko eufemismo bat.
Kondaira berantiar batean, Britomartisi Brite izena ematen zaio eta Marteren (Ares) alaba dela esaten da.
Kalimakoren poema
K.a. IV-III. mendeko Kalimako poeta greziarrak olerki bat idatzi zion Artemisari, honela diona:
"Guztien gainetik Gortinako ninfa maite izan zenuen [Artemis jainkosari buruz ari da], Britomartis arkuarekin trebea dena, orein hiltzailea. Baina, egun batez, Minos, desioari ezin eutsiz, Kretako mendietan barrena ibili zen. Ninfa harengandik ezkutatzen zen, batzuetan arte hostotsuen azpian, besteetan, zelai belartsuetan. Bederatzi hilabetez ibili zen Minos leku malkartsu eta amildegietan barrena, eta ez zuen etsi harik eta ninfa, ia bere eskura zegoena, harkaitz batetik itsasora bere burua bota eta salbatu zuten arrantzaleen sare batzuetan erori zen arte; horregatik zidoniarrek Dictina esaten diote ninfari, eta Dicteo, berriz, bota zen mendiari, eta aldareak eraiki eta sakrifizioak eskaintzen dizkiote haren omenez; egun hartan, neskaren peploa gilori batean trabatuta geratu zen, ihesean zihoan bitartean; horregatik hain zegoen haserre Minosekin."
Antoninus Liberalis
Antoninus Liberalis grezieraz idazten zuen K.o. II. edo III. medenetako idazela izan zen. Bilduma de Metamorfosis da gorde den bere lan bakarra eta prosazko lan horretan, mitologia grekoko berrogeita bat kontakizun biltzen ditu, jainkoek egindako pertsonaien eraldaketak agertzen dituztenak. Hauda Britomartisi buruz idatzi zuena:
“Kasiopeak, Araboren alaba, eta Agenorren seme zen Fenixek alaba bat zina zuten, Carme. Behin, Zeusek Carmerekin elkartu eta Britomartis sortu zuen. Nweskak gizonekiko harremanetik ihes egin zuen eta beti birjina egon nahi izan zuen. Britomartis Feniziatik abiatu zen, lehenik Argosera, Erasinoren alabak bisitatzera: Bize, Melite, Mera eta Ankirroe; ondoren, Argosetik Zefaloniara joan zen; hangoek «Lafria» deitu zioten, eta sakrifizioak eskaini zizkioten jainkosa bati bezala. Gero, Kretara joan zen; Minos, ikusi zuenean, berarekin maitemindu zen eta bere atzetik hasi zen; orduan, dontzeila hura arrantzale batzuen artean babesa bilatu zuen, sare batean ezkutatu zutenak eta, gertaera horren ondorioz, «Diktina» deitu zioten eta sakrifizioak eskaini zizkioten. Britomartis, Minosengandik ihes egin ondoren, Eginara iritsi zen txalupa batean, Andromedes arrantzalearekin. Andromedesek Britomartisen gainean bota zen harekin bat egiteko irrikaz, baina neska gazteak ontzitik jauzi egin eta baso batean babestu zen, orain bere santutegia dagoen leku berean. Britomartis desagertu egin zen eta, ordutik aurrera, «Aphaya» deitu zioten. Artemisen tenpluan estatua bat agertu zen. Eginarrek Britomartis ikusezin bihurtu zen lekua sagaratu zuten; Aphaya izena jarri zioten eta sakrifizioak eskaini zizkioten jainkosa bat balitz bezala.”
Diodoro Sikulo
Diodoro Sikulo edo Siziliakoa, grezieraz idatzi zuen K.a. I. mendeko siziliar (Magna Greziako) historialaria izan zen.
Diodorok dio "Britomartis, mitoek diotenez, Diktina ere deitzen zutela, eta Kretako Cenon jaio zela. Bere gurasoak Zeus eta Cerme (Demeterren seme Eubuloren alaba) zela; Diktina deitu zioten, ehizarako erabilitako sareen (dictya) asmatzailea zelako; Artemisekin askotan egoten zen, eta, beraz, batzuen ustez, Diktina eta Artemis jainkosa bera dira, eta kretarrek sakrifizioak egin eta tenpluak eraiki zituzten jainkosa horren omenez. Batzuek diotenez, Diktina deitu zioten arrantzale batzuen sareetan erori zelako Minosek jazartzen zuenean ihes egin zuelako, berarekin bat egin nahi baitzuen, baina haiek ez dakite egia, ez baita sinesgarria jainkosa bat halako egoera ahul batera iritsi izana, non laguntza eskatu behar izan baitzien gizon batzuei, nor eta bera, jainkorik boteretsuenaren alaba zena, eta ez da bidezkoa Minosi jiankoekiko errespetu eza hori egoztea, tradioaren arabera, bizitza zuzen eta laudaorioak merezi izan zuen bizimodua izana baitzuen."
Kanpo estekak
- Britomartis World history Encyclopedia
- Britomartis. Theoi Greek Mithology
