factograf
EU
Sign in

Botifler

Botifler, jatorriz, Espainiako Ondorengotza Gerran, Filipe V.a Espainiakoaren aldekoak izendatzeko ezizena zen. Berez, frantsesezko beauté fleur ("lore eder") esalditik eratorria omen litzateke, alegia, Borboi etxearen ikur den liseko lorearen izendapena.

Beste aldekoak aguillots ("arranokumeak"), vigatans edo maulets ezizenak jasotzen zituzten.

Dena den, gaur egun Katalunian espainiar nazionalistei mespretxuz izendatzeko ezizenetako bat bilakatu da, "saldu" edo "traidore" esnahaiaz.

Read next

In 4 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article