Blacula, 1972ko William Crain estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. William Marshall, Vonetta McGee, Denise Nicholas, Gordon Pinsent, Charles Macaulay eta Thalmus Rasulala aktoreek antzeztu zuten.
1970eko hamarkadan modan egondako Blaxploitation generoaren film arrakastatsuenetakoa izan zen.
Scream Blacula Scream (1973, "Oihu Egin Blacula Oihu Egin") jarraipena izan zuen.
Argumentua
1780, Transilvania. Mamuwalde (William Marshall) afrikar printzea Drakula (Charles Macaulay) kondearengana esklaboen trafikoaren aurkako borrokan lagundu diezaion eskatzera joan da. Argi dagoenez, europar aristokrata afrikarraz trufatu eta bere lotsagabekeriaz zigortzeko Blacula izeneko banpiroan bilakatuko du.
1972, Los Angeles hiria. Bobby McCoy (Ted Harris) eta Billy Schaffer (Rick Metzler) dekorazio negozio bateko jabe homosexualek europar gaztelu bateko altzari eta objektuak beren dendara ekartzea erabaki dute. Objektu horien artean Blacularen hilkutxa dago. Blaculak bi dekoratzaileak banpirizatu eta hirian barna erailketak burutzen hasiko da, bere banpiro izateaz ohartzen den edonor akatuz.
Aktoreak
- William Marshall: Mamuwalde printzea / Blacula
- Denise Nicholas: Michelle Williams
- Vonetta McGee:Tina Williams / Luva
- Gordon Pinsent: Jack Peters tenientea
- Thalmus Rasulala: Gordon Thomas doktorea
- Emily Yancy: Nancy
- Lance Taylor Sr.: Swenson
- Logan Field: Barnes sarjentua
- Ted Harris: Bobby McCoy
- Rick Metzler: Billy Schaffer
- Ketty Lester: Juanita Jones / Taxiko neska
- Charles Macaulay: Drakula kondea
- Ji-Tu Cumbuka: Skillet
- Elisha Cook, Jr.: Sam
- Eric Brotherson: Estatuaren agentea
- The Hues Corporation: Beren buruak antzeztuz
- Rick Hochman: Hoch gaztea