factograf
EU

Baionako kimikari frantsesa

Bertrand Pelletier

Bertrand Pelletier

Key facts

jaiotza data1761(e)ko uztailaren 31(a)
heriotza data1797(e)ko uztailaren 21(a)
jarduerakimikari, farmazialari
jaiolekuaBaiona
heriotza lekuaParis
honako iturriak deskribatzen duBEIC liburutegi digitala
All data from the card 7
Jaiotza
Baiona, 1761eko uztailaren 31
Herrialdea
Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza
Paris, 1797ko uztailaren 21a (35 urte)
Seme-alabak
ikusi Pierre Joseph Pelletier
Hizkuntzak
frantsesaokzitaniera
Jarduerak
kimikaria eta farmazialaria
Kidetza
Société Philomathique de Paris (en) Frantziako Zientzien AkademiaAccademia delle Scienze di Torino

Bertrand Pelletier, okzitaniera arautuan Peletièr (1761eko uztailaren 31 Baiona – 1797ko uztailaren 21 Paris) kimikari eta farmazialari lapurtarra da.

Biografia

Hamazazpi urterekin, Parisera joan zen Fisika eta Kimika ikastera eta Farmazia karrera amaitu zuen. Ikasketok bukatzeko zorian zela, Jean d'Arcet landestarrak Collège de France goi mailako ikastetxean bere prestatzailea izateko aukeratu zuen; geroago farmazia baten ardura eman zion.

Hartutako ardurak: Erietxeetako Inspektorea, Bolbora eta Gesalen Komisarioa (gerra garaia zenez, munta handiko kargua zen), Osasun Militarraren Komiteko kidea eta Eskola Politeknikoan Kimika irakaslea (1767an). Zeregina hain gakoa zuen, ezen Iraultzaren unerik ilunenetan ere ez baizuen inork artegatu. 30 urte eskas zituela, 1792an Frantziako Zientzien Akademiako kide bihurtu zen.

1797an hil zen esperimentu bat egiten ari zen bitartean: antza, kloro gehiegi arnastu zuen. Haren seme Pierre Joseph Pelletier kimikariak kinina asmatu zuen.

Lanak

  • Metalurgia eta kimikari buruzko hainbeste ikerketaren egilea da (batzuk 21 urte baino ez zituela egindakoak): artseniko, fosforo, estrontzio eta molibdenoaz...
  • Bere ikerketa kimikoek interes zientifiko oso handia izan zuten, batez ere fosforoaz, azido muriatiko oxigenatuaz, sosaren erauzketaz, xaboiaren ekoizpenaz eta gatz delikueszenteen kristalizazioaz egindakoak. Artilleriarako ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen.
  • Mémoires et Observations de Chimie hil ondorengo argitalpenak Annales de Chimie eta Journal de Physique aldizkarietan atera ziren.

Baionak gogoan

Baiona Ttipiko karrika batek Pelletier izena darama, haren omenez. Egun "Xaho-Pelletier" deitzen zaio auzo horren amaieran eta Kontseilu Orokorraren nahiz unibertsitateko eraikin berrien arteko eremu zabalari: anitz ospakizunen bilgune da.

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) Bertrand Pelletier euskomedian, argazkia barne.

Read next

In 6 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article