factograf
EU

Belgrad

Belgrad

Key facts

biztanleria1.197.714
azalera360km²
honako hau dahiri, hiri handi, hiriburu
estatu burujabeSerbia
itsas mailaren gainetiko altuera117m
gobernuburuaAleksandar Šapić
All data from the card 17
Herrialdea
Serbia
Barrutia
Belgradeko hiria
Alkatea
Siniša Mali
Izen ofiziala
Београд/Beograd
Jatorrizko izena
БеоградBeograd
Posta kodea
11000
Koordenatuak
44°49′04″N 20°27′25″E / 44.8178°N 20.4569°E
Azalera
359,96 km²
Altitudea
117
Biztanleria
1.197.714 (2022ko urriaren 1a)
Metropolia
1.670.000
Dentsitatea
3.327 bizt/km²
Sorrera
K. a. 269
Telefono aurrizkia
011
Hiri senidetuak
Kiev, Tunis, Dayton, New Delhi, Skopje, Ljubljana, Oslo, Pekin, Chicago, Buenos Aires, Atenas, Viena, Stockholm udalerria, Udine, Podgorica, Tel Aviv, Banja Luka, Mexiko Hiria, Coventry, Minsk, Vilnius eta Erroma
Matrikula
BG
Hizkuntza ofiziala
serbiera

Belgrad (serbieraz: Београд, Beograd; «Hiri zuria») Serbiako hiriburu eta hiri nagusia da. Sava eta Danubio ibaien elkargunean dago. Ibai portua eta industria zein salerostegune garrantzitsua da. 1.378.682 biztanle zituen 2018an, baina metropoli eremuan 1.670.000 lagun bizi dira.

Belgrad etenik gabe jendea bizi izan den Europako eta munduko hiririk zaharrenetakoa da. Europako historiaurreko kultura garrantzitsuenetako bat, Vinča kultura, Belgrad inguruan garatu zen Kristoren aurreko seigarren milurtekoan. Antzinaroan, traziar-daziarrak bizi izan ziren eskualdean eta, K. a. 279an zeltak hirian finkatu ziren, eta Singide deitu zuten. Erromatarrek konkistatu zuten Augustoren erregealdian, eta II. mendearen erdialdean hiri erromatarraren eskubideak eman zitzaizkion. Eslaviarrek kolonizatu zuten 520. urtean, eta hainbat aldiz aldatu zituen eskuak Bizantziar Inperioaren, Frankoen Inperioaren, Bulgariako Inperioaren eta Hungariako Erresumaren artean, Stefan Dragutin serbiar erregearen egoitza bihurtu baino lehen 1284. urtean.

Historia

Zeltek sortua, hiri erromatarra izan zen eta, XIV. mendetik aurrera, Serbia eta Hungariako erresumen hiria (XV. mendea). 1456an Joan Hunyadik turkiar setiatzaileak ohiltzea lortu bazuen ere, Suleimanen osteak bertan sartu ziren 1521ean.

1867an otomanoek alde egin eta aspaldidanik lehian ziren bertako serbiar eta austriarren arteko gatazkak areagotu ziren, Belgraden jabe egin nahirik. Lehen Mundu Gerran austriarrek eta Bigarrenean Alemaniako naziek (1941) hartu ondoren, Fiodor Tolbukhin mariskal sobietarrak askatu zuen 1944an.

1999an, Kosovoko Gerraren baitan, NATOren hegazkinek hiria bonbardatu zuten. Bigarren Mundu Gerraz geroztik bonbardaketa bat jasan zuen Europako lehen hiriburu ofiziala izan zen (Sarajevok jasan zituen bonbardaketak lehenago Jugoslaviako gerren kontestuan, baina nazioarteko independentzia ezagupenik ez zuen Bosniak artean).

Auzoak

Hiria hamazazpi auzotan banatuta dago:

  1. Barajevo
  2. Čukarica
  3. Grocka
  4. Lazarevac
  5. Mladenovac
  6. Novi Beograd
  7. Obrenovac
  8. Palilula
  9. Rakovica
  10. Savski Venac
  11. Sopot
  12. Stari Grad
  13. Surčin
  14. Voždovac
  15. Vračar
  16. Zemun
  17. Zvezdara

Klima

    Datu klimatikoak (Belgrade (1981-2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.7 23.9 28.8 32.2 34.9 37.4 43.6 40.0 37.5 30.7 28.4 22.6 43.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 7.0 12.4 18.0 23.5 26.2 28.6 28.7 23.9 18.4 11.2 5.8 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.4 3.1 7.6 12.9 18.1 21.0 23.0 22.7 18.0 12.9 7.1 2.7 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.1 -0.1 3.7 8.3 13.0 15.8 17.5 17.6 13.5 9.0 4.2 0.2 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.2 -15.4 -12.4 -3.4 2.5 6.5 9.4 6.7 4.7 -4.5 -7.8 -13.4 -18.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.9 40.0 49.3 56.1 58.0 101.2 63.0 58.3 55.3 50.2 55.1 57.4 690.9
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 13 12 11 13 13 13 10 9 10 10 12 14 139
Eguzki orduak 72.2 101.7 153.2 188.1 242.2 260.9 290.8 274.0 204.3 163.1 97.0 64.5 2111.9
Hezetasuna (%) 78 71 63 61 61 63 61 61 67 71 75 79 68
Iturria:

Belgradar ezagunak

Argazkiak

Despotova dorrea.
Despotova dorrea.
Mihailo III.aren estatua.
Mihailo III.aren estatua.
Jauregi zaharra, gaur egungo udaletxea.
Jauregi zaharra, gaur egungo udaletxea.
Novi Beograd auzoa.
Novi Beograd auzoa.
Serbiako Zientzia eta Artearen Akademiaren eraikina.
Serbiako Zientzia eta Artearen Akademiaren eraikina.
Hirigune historikoa, Sava ibaiaren ertzean.
Hirigune historikoa, Sava ibaiaren ertzean.
6 images

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/3/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 197 languages

EuskaraаԥсшәаAcèhадыгабзэAfrikaansAlemannischአማርኛaragonésÆngliscالعربيةالدارجةمصرىasturianuаварKotavaazərbaycancaتۆرکجهбашҡортсаBasa BaližemaitėškaBikol Centralбеларуская (тарашкевіца)беларускаяBetawiбългарскиবাংলাབོད་ཡིགbrezhonegbosanskiбуряадcatalàChavacano de Zamboanga閩東語 / Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄нохчийнCebuanoکوردیcorsuqırımtatarcačeštinakaszëbscziсловѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟчӑвашлаCymraegdanskDeutschZazakidolnoserbskiΕλληνικάEnglishEsperantoespañoleestiestremeñuفارسیsuomivõroføroysktfrançaisarpetanNordfriiskfurlanFryskGaeilgeGagauzGàidhliggalegoAvañe'ẽGaelgHausa客家語 / Hak-kâ-ngîעבריתहिन्दीFiji HindihrvatskihornjoserbsceKreyòl ayisyenmagyarհայերենԱրեւմտահայերէնinterlinguaBahasa IndonesiaInterlingueIdoíslenskaitaliano日本語JawaქართულიQaraqalpaqshaTaqbaylitKumoringқазақша한국어kurdîкомиkernowekкыргызчаLatinaLadinoLëtzebuergeschLingua Franca NovaLimburgsLigurelombardlingálaລາວlietuviųlatviešuमगहीмокшеньMalagasyMāoriMinangkabauмакедонскиമലയാളംмонголဘာသာမန်मराठीBahasa MelayuMaltiэрзяньمازِرونیPlattdüütschनेपाल भाषाNederlandsnorsk nynorsknorskNovialDiné bizaadoccitanlivvinkarjalaиронਪੰਜਾਬੀPapiamentuPicardpolskiPiemontèisپنجابیپښتوportuguêsRuna Simirumantschromânăarmãneashtiрусскийрусиньскыйсаха тылаsardusicilianuScotsسنڌيdavvisámegiellasrpskohrvatski / српскохрватскиSimple EnglishslovenčinaslovenščinaGagana SamoachiShonaSoomaaligashqipсрпски / srpskiSesothosvenskaKiswahiliślůnskiதமிழ்తెలుగుтоҷикӣไทยTürkmençeTagalogtolışiTürkçeтатарча / tatarçaTwireo tahitiудмуртئۇيغۇرچە / Uyghurcheукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetovepsän kel’Tiếng ViệtWest-VlamsVolapükWinarayWolof吴语მარგალურიייִדישYorùbáZeêuws文言閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article