factograf
EU
Sign in

Batu Khan

Batu Khan

Key facts

jaiotza data1205
heriotza data1255
jardueraKhan, buruzagi militar
jaiolekuaMongolia
karguaKhan
honako iturriak deskribatzen duVlastenský slovník historický
All data from the card 10
Jaiotza
Mongolia, 1205 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea
Yuan White Horde
Heriotza
Sarai (en) , 1255 (egutegi gregorianoa) (49/50 urte)
Hobiratze lekua
Mongolia
Aita
Jotxi
Ezkontidea(k)
Borakchin Khatun (en)
Seme-alabak
ikusi Sartaq Khan (en) Toqoqan (en)
Haurrideak
ikusi Huolu (en) Tuka Temür (en) Berke (en) Orda Khan (en) Shiban (en)
Leinua
Gengiskhanidak
Jarduerak
Khana eta buruzagi militarra

Batu Khan (c. 1207 - 1255) agintari mongola eta Horda Urdinaren fundatzailea izan zen; Jotxiren semea eta Genghis Khanen biloba zen. Horda Urdina Urrezko Horda bihurtu zen, gero. Urrezko Hordak Errusia ia 250 urtez gobernatu zuen, armada poloniarra eta hungariarra garaitu ondoren.

Jotxi eta Genghis Khan hil zirenean, lehenaren lurrak Baturen eta bere anaia zaharrena zen Ordaren artean banatu ziren. Ordaren Horda Zuriak Volga ibaiaren eta Balkash aintziraren artean zeuden lurraldeak gobernatu zituen, eta Baturen Horda Urdinak, berriz, Volga ibaiaren mendebaldea gobernatu zuen.

Batu eta bere seme Sartak hil zirenean, Baturen anaiak, Berkek, Horda Urdina jaso zuen oinordetzan. Berke agintari iaioa zen, eta bai Horda Urdina eta bai Horda Zuria sendotu zituen.

Errusia inbaditzea

1235ean, Batu —ordurako Krimeako penintsularen konkista gidatua zuen—, Europa inbaditzen hasteko hautatu zuten.

1238ko udan, Batu Khanek Krimea suntsitu eta Mordovia baketu zuen. 1239ko neguan, Txernihiv eta Pereiaslav arpilatu zituen. Zazpi hilabeteko setioaren ondoren, hordak Kiev eraso zuen. Batu Khanek eskualde bi hiriburu garrantzitsuenak, Halytx eta Volodimir-Volinski, bereganatzea lortu zuen. Estatu errusiarrak basailu gisa segitu zuten, eta ez ordura arte bezala Mongolen Inperioan sartuta.

Azkena

Ogedei khagana hiltzean, Batuk khagan izateko aukera ikusi zuen, baina ez zuen lortu, eta Asia eta Uraletako konkistak sendotzeari ekin zion.

Batu Khanek khanerriaren hiriburua Volgaren behealdean zegoen Sarai hirian jarri zuen, 1242an.

1255ean hil zenean, khanerria Sartaken eskuetara pasatu zen; Europa inbaditzearen aurka zegoen Sartak.

Read next

In 79 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article